13-06-2025 Viernes, X semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ospakizuna abadetzari eskainitako bizitzengaitik
12.06.2025

Ospakizuna abadetzari eskainitako bizitzengaitik

Bilboko eleizbarrutiko hainbat abadek euren abadegintzaren urteurrenak ospatu dabez. Horretarako, hiru ekitaldi nagusi ospatu dira: Bilboko semea dan Raimo Goyarrola Helsinkiko gotzainaren berbaldia; Eukaristia Begoñan, Bilboko gotzaina buru dala eta bihar Finlandiarako bidea hartuko dauan gotzaina partaide dala eta senide bazkaria.

Bizkaiko Eleizak zenbait abaderen abadegintzaren urteurrenak ospatu ditu jarduera hunkigarrien bidez eta Helsinkiko gotzainaren partaidetzagaz.

Goizeko 10:30etan hasi da Raimo Goyarrolaren berbaldia. Itxaropena eta poza helarazo gura izan deutsez abade anaiei. Sen beraz jarduten dau Finlandian eta apurka-apurka hasi da emaitzak jasoten. Izan be, bere esanetan, “abuztuan lehenengo eskola katolikoa zabalduko dogu herrialde haretan eta uztailean, Santiago Apostoluari eskainitako eleiza”. 

Homilía del obispo Joseba Segura

A las 12:30 h. se ha celebrado la eucaristía en la basílica. El mensaje que ha trasladado hoy el obispo de Bilbao en su homilía ha comenzado poniendo en valor el Evangelio “que contrasta con el pensamiento instrumental dominante” y el servicio que ofrecen los presbíteros, a pesar de que “nuestro ministerio no está hoy especialmente valorado“.

Gotzainak azaldu dauanez, Eleizak “necesita a sus sacerdotes remando en la dirección sinodal; si eso faltara no haremos camino compartido, debilitaremos la complementariedad de carismas, y acentuaremos el peligro de fragmentar la unidad en la Iglesia de Cristo. Si el miedo nos paralizara, el ministerio presbiteral que prolonga el único Sacerdocio perderá la capacidad de cumplir con una función crítica”.

Eleizkizunean, Jesus Zalbideak eta Roberto Jauregibeitiak, omenaldia jaso dabenetako bik, euren lekukotasuna emon dabe. Lontzo Zugazagak esker oneko bertsoak abestu ditu.

Helsinkiko gotzainaren berbak

Ospakizunaren amaieran, On Joseba Segura gotzainak Helsinkiko gotzainari emon deutso berbea. Raimo Goyarrola “pozik eta eskertuta” agertu da gurasoak ezkondu ziran eta bere bokazinoa sortu zan lekuan hitz egiteko aukera izateagaitik. Alkarte txikia izanda be, fede handia dauan Finlandiako alkarte katolikoak abade lez bizi izandako esperientzia gogoratu eta otoitzak eskatu ditu bere eleizbarrutian bokazinoak sortu daitezan. “Gaur egun, 26 abade dagoz herrialde osorako; bat eginda gagoz eta bakea eta poza zabaltzeko ilusinoz”.

Berezkoa dauan umore-senez, Gayarrolak zera esan dau: “hemengo misiolari asko lez, munduaren azkenera joan naz, Bilboko metroaren azken geltokira”.

Azkenean, eskaria egin deutse bertaratutakoei: “hemendik aurera, Finlandiaren alde eskatu”.

Begoñako Andra Mari abestuz amaitu da eleizkizuna

Algunos de los homenajeados, con el obispo