27-10-2025 Lunes, XXX semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Otoitza eta bizitza” tailerra, eguaztenez, Bilbon
27.10.2025

“Otoitza eta bizitza” tailerra, eguaztenez, Bilbon

"Otoitza eta bizitza" tailerra ospatuko da urriaren 29an, eguaztenez, Indautxuko Karmengo Ama parrokiako lokaletan (Aretxabaleta, 1. 5. pisua ezk.), 19:00etan. Gehiago jakkiteko, 660 306 410 (Pedro )telefonora deitu. Bizkaian, laikoek sustatzen dabez tailerrak eta urtero lez ekitaldi interesgarriak antolatu dabez aurton be. 

Ignacio Larrañaga Azpeitiako kaputxinoak sortu ebazan “Otoitza eta bizitza” tailerrak. Gaur egun, 40 herrialde ingurutan egiten dira. 19.500 arduradun edo gidari dagoz eta Vatikanoak 1997an onartu ebazan. Otoitz egiten ikasteko eta sakontzeko eleiz zerbitzua dira.

Arduradunen esanetan, “este aprendizaje tiene un carácter eminentemente experimental, como en un taller: orando se aprende a orar. Se aprende a entrar en la relación personal con el Señor, con variadas modalidades, desde los primeros pasos hasta las alturas de la contemplación. Pero es también un Taller de Vida en el que la persona va liberando su mundo interior de inseguridades, complejos, miedos y tristezas, adquiriendo una fortaleza psíquica y recuperando el sentido de la vida y la alegría de vivir”.

Gehiago jakiteko: www.tovpil.org

"Otoitza eta bizitza" tailerrak