14-01-2026 Miércoles, I semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Otoitza eta Bizitza” tailerrak, datorren astean, Bilbon
14.01.2026

“Otoitza eta Bizitza” tailerrak, datorren astean, Bilbon

"Otoitza eta Bizitza" tailerrak egingo dira Torre Urizar Pastoral Barrutian (PB) eta euretan parte hartzeko dei egin dabe. Heziketa-saio bi izango dira taldeak prestatzeko: urtarrilaren 19an, astelehenez, 19:00etan, Asisko San Frantzisko parrokian (Quinta parroquia), Iturriza, 4, eskumako atea eta urtarrilaren 20an, 19:00etan, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian. Gehiago jakiteko: Leonor (686 55 80 98) edo Santiago (606 73 15 77). Laikoek sustatzen dabez tailerrok Bizkaian eta kurtsorako egitarau interesgarria prestatzen dihardue.

Ignacio Larrañaga kaputxino azpeitiarrak sortu ebazan “Otoitza eta Bizitza” tailerak. Gaur egun, 40 herrialde ingurutan garatzen dira eta 1997an Vatikanoak onartutako 19.500 tailer-arduradun edo gidari baino gehiago dabez. Otoitz egiten ikasteko eta otoitzean sakontzeko eleiz zerbitzua da.

Arduradunen esanetan, “ikasi egiten da, baina esperientziaren bidez, tailer erara: otoitz eginez ikasten da otoitz egiten. Jainkoagaz hartu-emon pertsonala izaten ikasten da, horretarako hainbat bide arakatuz, hastapenetatik kontenplazinoaren mailara iritsiz. Bizitzarako tailerra be bada eta partaideak segurtasunik ezen, konplexuen, bildurren eta tristuren barruko mundua askatu egiten dau, sendotasun psikikoa jadetsiz eta bizitzaren zentzuna eta bizi-poza berreskuratuz”.

“Otoitza eta Bizitza” tailerren inguruan gehiago jakiteko: www.tovpil.org

"Otoitza eta Bizitza" tailerrak

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Oración