01-06-2025 Domingo, VII semana - Pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Otoitzaldia eta “pintxopote” solidarioa, Sestaon, eta lasterketa, Mundakan
12.05.2025

Otoitzaldia eta “pintxopote” solidarioa, Sestaon, eta lasterketa, Mundakan

Joan dan zapatuz, LGTBQ+gorrotoaren aurkako otoitzaldia ospatu zan Sestaon, Pastoral Barrutiak (PB) antolatuta. Eta atzo -domeka-, Sestaoko umeen katekesiko familiek urtero antolatzen daben "pintxopote" solidarioa egin eben. Gainera, Mundakan, ehun lagun inguruk parte hartu eban Santa Katalina ermitaren inguruan ospatu zan "milian".

LGTBQ+gorrotoaren aurkako otoitzaldia ospatu zan zapatuz Sestaon

Kristau alkartea batu zan “gogoeta egiteko, errezatzeko eta Jainkoarengana zuzendu eta bazterkeria, gorroto eta bazterketa bako mundu askea eskatzeko, kristau lez besteari Jainkoaren begiez, hau da, begirunez, maitasunez eta eker onez begiratzeko deia nork bere eginez. Itsasoan be askotariko era te koloretako arrainak, banan-banakoak, dagozan lez, Jainkoak be lagun bakotxari berariazko gaitasun, nortasun eta izaera emon deutso, pertsona bakotxa bakan bihurtuz. Desbardinak gara, baina bardinak duintasunari eta maitatzeko erari dagokionez. Aniztasunak aberastu egiten gaitu, hazten laguntzen deusku eta Jainkoaren Erreinura hurreratu”.

LGTB topaketa Sestaon
LGTB topaketa Sestaon

“Gu guziok, judegu nahiz jentil, esklabo nahiz libre, Espiritu berberaz izan gara bateatuak, gorputz bat bakarra egiteko, eta guztioi Espiritu berbera isuri jaku (1 Korintoarrei 12:13)

LGTB topaketa Sestaon

Pintxopote solidarioa Sestao PBan

Atzo ospatu zan Sestaon haur-denporako katekesitik urtero antolatzen daben pintxopote solidarioa. Alkarte osoak bat egin eban domekako mezen ostean alkartasunezko giroa sortuz.

Pintxopote solidarioa Sestaon

Ekitaldian batutako dirua Caritasek Sestao alkartean dauan Auzobizi egitasmora zuzenduko da.

Pintxopote solidarioa Sestaon
Pintxopote solidarioa Sestaon
Pintxopote solidarioa Sestaon

100 lagun Mundakako Santa Katalina ermitaren inguruko “milian”

Nahiz eta eguraldiak larregi ez lagundu, adin guztietako ehun laun inguru batu zan atzo Errekatik Santa Katalina ermitarainoko 1.000 metroak egiteko, Musutruk alkarteak deituta. Hilabete honetan, ermitaren eta bere zaintzaren balioa eskertzeko eta autortzeko egiten diharduen ekintzen artean dago lasterketa hau.

Santa Katalina, Mundaka
Pintxopote solidario