Abandoko San Bizente Martiria eta San Frantzisko Xabier parrokietako taldea
“Pazkoaldian gagozala, alkarregaz egin dogu Emauseko bidea Jesus Berbiztuagaz eta gure bihotzak prestatu doguz Jerusalemera itxaropen barrituaz eta ebanjelioaren barri ona gure parrokietan eta bizigiroetan iragarten jarraitzeko konpromisoaz” (Anatxu Díaz Beitia).
Sestao Pastoral Barrutiko taldea
Barnezabal gogarte etxearen inguru paregabean eta Manu de las Fuentes Eleizbarrutiko abadeak lagunduta, Sestao PBko hainbat arlotako 17 helduk gogoeta eta otoitz egin dabe asteburuan, “zelakoa da Jainkoagaz dodan hartu-emona” gaiaren inguruan, “hartu-emon horrek bakarka hazten eta gustura, indartsu, bat egiteko nahian Jainkoarei fedearen doea eskatuz eta eskertuz”, zelan laguntzen deuskun antzematen saiatuz.
Erretiroari amaiera emoteko, Eukaristia ospatu eben, Jaime Pizarro pastoral moderatzailea buru zala.