Bilboko Kale Nagusian dagoan BBK aretoan banatu ziran atzo 25. ekitaldiari dagokiozan alkartasunezko sariak. Antonio Menchada de la Bodega Fundazinoak emoten ditu autorpenok.
Inklusino eta alkartasunaren arloan egindako lana autortzen daben sariotan, Bizkaiko Eleizari lotutako erakundea eta norbanakoa saritu dabez aurton: Otxarkoaga ikastegia eta Osadun Pastoraltzan laguntzen dauan Begoña Martinez Monasterio.
Otxarkoaga ikastegia
Alkartasunari emoten jakon saria jaso eban Otxarkoaga ikastegiak bere heziketa-lanean, azkenak diran ikasleen alde jardun eta euren laneratzea ahalbidetzeagaitik.
Heziketa arautuan zein ez arautuan, ikastegiak konpromisoa agertu dau ikasketetan zailtasunaak izan dabezan, gizarte arazoak edo heziketa-premina bereziak dabezan ikasleen alde.
Juanan Arrieta,zuzendariak saria jasotzean azaldu ebanez, “es un estímulo para seguir en la línea en la que llevamos trabajando desde hace ya más de seis décadas”. “Nuestro método –esan eban– se basa en la enseñanza personalizada y adaptada a las características específicas de cada alumno y de cada alumna. Nuestros principios éticos son el compromiso, el diálogo, la convivencia y el trabajo en equipo“.

Begoña Martínez, besteen alde emondako bizitza
Begoña Martínez Monasterioren ibilbidea be saritu eben. 1934an jaioitako bilbotar honek ahulenen alde eskeini dau bere bizitza hainbat alkarte eta erakundetan: pertsona natusiak, gaixoak, baztertuak, drogazaleak, trans komunitatea….
Begoña Martinezek bere ibilbidearen inguruko gogoeta egin eban: “He tenido la suerte de dedicar mi vida a los demás. Siempre he creído que la solidaridad no es solo dar lo que sobra, sino compartir lo que se es y lo que se tiene, desde el corazón“. Era berean, bere esanetan:: “Si volviera a nacer, cogería el mismo camino. Estar cerca del que sufre, escucharle y acompañarle… esa ha sido mi mayor recompensa“,

Antonio Menchaca Fundazinoa
Antonio Menchaca de la Bodega Fundazinoa 1974an sortu eban Antonio Menchaca Careagak aitaren omenez eta hogeta bost urte daroaz alkartasuna autortzen. Aurton, Otxarkoaga ikastegia, Begoña Martinez, Munduko Medikuak Euskadi alkarteak eta Gorabide alkarteko boluntarioek jaso dabe saria.






