06-06-2025 Viernes, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Otxarkoagako ikasleen berbaldia rally solidarioari buruz San Bizente eleizan
05.06.2025

Otxarkoagako ikasleen berbaldia rally solidarioari buruz San Bizente eleizan

Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Otxarkoaga ikastegiko ikasle eta irakasleek berbaldia eskainiko dabe bihar -ekainak 6, barikua-, 20:00etan, Abandoko San Bizente Martiria parrokiako 'Bengo leku' lokaletan. Marokon ospatzen dan UniRaid rally solidarioaren 2025eko ekitaldian bizi izandako esperientziak batera jarriko dabez. 

 

 

Otxarkoaga ikastegian erizaintza eta karrozeria ikasten diharduen ikasleez osotutako OtxarRiders taldeak 2.400 km. egin ditu basamortuan, 20 urtetik gorako autoetan, eskola-, mediku-materiala eta erropak eroanez aldendutako alkarteetara.

Abenturan, mapa eta iparrorratzaz baliatu ziran bakarrik gidatzeko eta alkartasunean eta talde-lanean oinarritutako bizipen eraldatzailea izan zan.

Heziketa eta giza esperientzia bakan hau zuzenean ezagutzeko aukera da.

Zatoz gazteon lekukotasuna entzutera!

Rally solidarioa Otxarkoaga