22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Paduleko San Biente alkartea, DANAren biktimen alde
11.11.2024

Paduleko San Biente alkartea, DANAren biktimen alde

Bilboko Paduleko San Bizente alkarteko hamaika kide eta boluntariok bat egin dabe asteburuan DANA lez ezagutzen dan fenomeno atmosferikoak kaltetutako inguruetan, batez be Valentziako herri askotan, garbiketa eta berresuratze lanetan dabilzan milaka boluntariogaz

Ekimen ugari jarten ari da martxan azken egunetan gure Eleizbarrutian. Besteak beste, Bilboko Paduleko San Bizente alkartearena:

Asteburuan, hamaika lagun eta boluntario Valentziara joan da DANAk txikituta itzi dituan lekuetan garbiketa lanetan eta biktimen susperketan laguntzeko. Horretarako, Massanassako Poliziako komisario buruagaz eta PIcanyako etxebizitza arloko teknikoagaz koordinatuta, oinarrizko materialez betetako furgoneta bigaz joan dira. Besteak beste, garajeetatik ura atarateko motoponpa eroan dabez, lokatza kentzeko oso aproposak, baita pertsonentzako garbitasun-produktuak, lekuak garbitzeko produktuak eta beste hainbat gauza, dana be pertsona anonimo eta enpresa laguntzaileek emonda. Lehenengo laguntza hau ahalegin zabalagoaren barruan kokatzen dabe, izan be alkarteak  deialdia egin dau fondo gehiago batzeko eta epe luzera be laguntzen jarraitu ahal izateko.

Paduleko San Bizente alkartea
Paduleko San Bizente alkartea
Paduleko San Bizente alkartea

Atsekabea eta samina nonahi

Aitor Moriano Paduleko San Bizente alkarteko presidenteak han aurkitu dabena kontatu dau: “Pincaya, Paiporta eta Massanasanatsekabea eta suntsiketa baino ez dogu aurkitu. Uholdeak aurrean eroan dau etxebizitza asko eta familiek bizilekua eta oroitzapen guztiak galdu dabez. Halanda be, hango jentearen egundoko indarra eta erabakia be nabarmena da. Kaltetuak ez dagoz bkarrik; hemen gagoz eurei laguntzeko, eta ezinbesteko da guztion laguntza zoritxar hau gainditu daien. Prozesu luzea da, baina laguntza guztiak, baita txikienak be, asko dira egoera haretan”.

Datozan asteetan, Bilboko Paduleko San Bizente alkarteak elektrizitate eta iturgintza arloko zerbitzuak eskainiko deutsiez kaltetuei. 

Paduleko San Bizente alkartea

Morianok deialdia egin dau, alkartasuna erakutsi eta dohaintzak egiten jarraitzeko, denporari erreparatu barik, kontua luzatzen dan beste. “Uholdeen astindua jasan daben pertsonek berehalako preminak dabez, baina baita epe luzerakoak be. Berreraikuntza egundoko lana izango da, baina dagon lagundu ezkero, duintasuna eta itxaropena berreskuratu egingo dabez”.

Paduleko San Bizente alkartea
Paduleko San Bizente alkartea
Paduleko San Bizente alkartea
Paduleko San Bizente alkartea
Paduleko San Bizente alkartea

Gainera, batasun eta konpromisoari eustea ezinbesteko dala dino, kaltetuek datozan hilabeteetan be premina asko izango dabelako. “Berreraikuntza eta biktimen aldeko laguntza psikologikoa luzarorako kontuak dira”. Alkarte honek laguntzen jarraituko dau kaltetutako herriak normaltasunera bueltatu arte, “herritar horreek ez dagoz-eta bakarrik suspertze-bide honetan”. 

Paduleko San Bizente alkartea
Paduleko San Bizente alkartea
Paduleko San Bizente alkartea
Paduleko San Bizente alkartea

“Boluntario, emoil eta irabazi-asmo bako erakundeen ahaleginak beste behin erakutsi dauanez, gizon eta emakumeok badakigu eragozpenei alkartasunaz erantzuten. Laguntza etenbarik bideratuko da, Valentziako herriek zoritxar honetatik altxatu eta euren bizitzak berreraiki daiezan arte. Itxaropenak bizirik dirau kaltetuen bihotzean euren alde jartuden diharduenen eskuzabaltasun eta konpromisoari esker”.