09-05-2024 Jueves, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Palestina eta Israel, historia amaigabearen hondakinak”, Josetxu Villacortaren berbaldia
20.11.2023

“Palestina eta Israel, historia amaigabearen hondakinak”, Josetxu Villacortaren berbaldia

Autonomia-Indautxu Gizarte Gelak kurtso honetarako antolatu dituan jardueren barruan, Josetxu Villacorta Eleizbarrutiko abade eta historia-irakasleak berbaldia eskainiko dau gaur iluntzeko 20:00etan Bilboko Pilareko Ama parrokian (Iparragirre, 58). Hain zuzen be, gaurkotasunez betetako gaiaren inguruan jardungo dau, "Palestina eta Israel. Historia amaigabearen hondakinak" goiburuaren haritik.

Gaurko berbaldiaz gaineta, beste hainbat jarduera be izango da Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiaren astean: 

Emakumeen aurkako indarkeria deuseztatzearen aldeko otoitzaldia: azaroaren 22an, eguaztenez, 20:15etan, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian (azaroaren 25ean ospatuko dan Emakumearen aurkako indarkeria deuseztatzearen aldeko nazinoarteko eguna dala-eta).

“Ezagutu Abendualdiaren esangura”: azaroaren 23an, eguenez, Karmeneko Ama parrokian, 19:00etan. Ana Berrizbeitiak gidatutako saioan, Abendualdiaren esangura azalduko da: “Abesti eta sinboloak, Gabonen prestaketarako lau domekak argitzeko”.

“Gaur Igandea” Autonomia-Indautxu PBko agerkariaren argitaratzea:

Una imagen de Jerusalem.