Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritako gazte pastoraltzarako sailetik argibideak emon dabez 2025ean Erroman ospatuko dan gazteen Jubileuan parte hartu gura dabenentzat:
Izen-emoteak Gotzainen Batzarren bidez zentralizatzea eskatzen dabe. Bakarrik Eleizbarrutietako taldeak, mobimentuak, kongregazinoak eta institutu sekular nazionalak onartuko dira. Ez da talde solterik edo bakarka doanik onartuko.
- Ez da katekesirik antolatzea aurreikusi, baina askatasuna emoten dabe gura daben Gotzainen Batzar eta Eleizbarrutiek antolatu daien.
- Hilero argitaratuko dabez edukiak prestaketa espiritualerako.
- Erromako parrokietan, ikastetxeetan, pabiloietan…, hartuko da ostatu.
- Hizkuntzaren arabera (espainiera, italiera, ingelera eta beste batzuk) prestatuko dira ostatu-eremuak.
- Otorduak uriko jatetxeetan trukatu ahal izango diran txartel bidez izango dira. Zapatu eta domekako bazkariak ‘piknik’ erakoak izango dira, GMEan lez.
Parte hartzeko erak:
1, aukera:
- Uztailak 29 (martitzena): urteera jatorrizko lekuetan. Bidaia autobusez Erromaraino gelditu barik (gidari bi).
- Uztailak 30 (eguaztena): Erromara iritsi.
- Uztailak 31: espainiarren biltzarrean parte hartu.
- Abuztuak 1: Jubileuko ekitaldietan parte hartu (penitentzia-ekitaldia).
- Abuztuak 2: Tor Vergatara joan eta Otoitz-beila.
- Abuztuak 3: Eukaristia Aita Santua buru dala eta Elizbarrutietara bueltatu.
- Abuztuak 4/5: Bilbora heldu.
Otorduak barru:
- Txartela
- Eguazteneko afaria
- Eguen eta barikuko bazkaria eta afaria
- Zapatuko bazkaria
- Gosariak ostatu hartu dan lekuan
- Piknik Tor Vergata
- Zapatuko afaria
- Domekako gosari eta bazkaria
LAGUN BAKOTXEKO 465 ETA 560 € BITARTEAN (jatorrizko lekuaren arabera)
2. aukera (garraioa norbere kontura)
- Uztailak 30 (eguaztena): Erromara iritsi arratsaldez.
- Uztailak 31: espainiarren biltzarrean parte hartu.
- Abuztuak 1: Jubileuko ekitaldietan parte hartu (penitentzia-ekitaldia).
- Abuztuak 2: Tor Vergatara joan eta Otoitz-beila.
- Abuztuak 3: Eukaristia Aita Santua buru dala eta Elizbarrutietara bueltatu norbere kontura.a.
Otorduak barru, 1. AUKERAN jasoten danez.
LAGUN BAKOTXEKO 165€ (Erromatik ibiltzeko autobus barik)
Jardunbidea:
Ume eta gazte pastoraltzarako taldeari urriaren 19a baino lehenago jakinarazo ze aukera hautatu dan, hemen.
Izen-emoteak:
- Parte hartzeko gitxieneko adina, 16 urtetik aurrera (2009an jaiotakoak).
- Parte hartzeko gehienezko adina, 35 urtera arte (1990an jaiotakoak); arduradunek bakarrik izan leikie urte gehiago.
Zalantzarik izan ezkero, haur eta gazte pastoraltzarako taldeagaz hartu-emonean jarri helbide honen bidez: infanciajuventud1@bizkeliza.org