17-01-2026 Sábado, I semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Parte hartu gura dozu Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren aldeko baba-jaanean?
17.01.2026

Parte hartu gura dozu Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren aldeko baba-jaanean?

Datorren zapatuz, urtarrilak 24, "baba-jan solidarioaren" ekitaldi barria egingo da Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengo Leku lokaletan. Baba-janaren aurretik, jentea eleizpean batuko da 13:00ean pintxo bat jan eta gainerako alkarte-kideakaz egoteko. Bazkalostean, jokoak eta zozketak izango dira. Batu daiten dirua Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren esku itziko da Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen diharduan egitasmoetara (heziketa, osasuna, umeak, azpiegiturak, e.a.) zuzendu dagian. 

 


 


 

Alkartasunezko jarduera honetan parte hartu gura dauanak emon dagiala izena San Bizente parrokiako sakristiara joanez edo orri hau betez. GORDE ZURE LEKUA.

  • 2025eko urtarrilak 24, zapatua
  • 13:00
  • Bengo Leku (Abandoko San Bizente Martiria parrokia)
  • Prezioa: 20€

  • 10€ (0 ilara, gazteak eta ikasleak)

  • Animatu eta izena emon: https://forms.gle/FHnpCWuDu7Jaw3AfA

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea, Misinoak

Honan etiketatuta: Parrokiak