Portugaleteko alkartea, besteak beste, hilero, Eukaristiaren inguruko batzarra egiten dauana, joan dan zapatuz batu zan. Bertatik azaldu dabenez, “txalupa aurkeztu eben, neska-mutilek arraunak eroan ebezan, traineru erara ilara luzea osotuz. Irudi horregaz aurtengo goiburua geure egin dogu: BATERA. Traineruak arraunean ondo egin eta bizkor joan daiten, pertsona guztiek erritmo berean egin behar dabe arraun, teknika beraz, danek batera. Hauxe da arraunkada onaren giltza: BATERA ARRAUN EGIN. Eta patroi ona, jakina, erritmoa jarri eta ontzia leku egokitik eroango dauana. Askotan esaten danez, talde osoak emakume edo gizon bakarra balitz lez arraun egiten dauanean izaten da arraunkada pertektua”.
Jesusek Aitari eskatu eutsana bizitzea da: “Egizu guztiak bat izan daitezala. Aita, zu nirekin eta ni zurekin biok bat garan lez”.
Jesusegaz BATERA ARRAUN EGITERA… deitzen gaitu Jainkoak. Familia dan, koordinatuta, bat eginda jarduten dauan alkarte bakarra izatera izatera deitzen gaitu, gure trainerua Jainkoak gura dauan lekura eroateko, hau da, anai eta arreba lez bizi garan lekura, inor gose ez dan lekura, gerrarik ez dagoan eta bakean, alkar zainduz, bizi izango garan lekura…
Belen Rodero PBko parrokia erreferenteetako baten esanetan, “aurton, Portugaleten Jesusen Eleiza osotzen dogun talde eta errealitate guztiok sekula baino gehiago saiatuko gara BATERA arraun eginten”.
Talde bakotxak euren egitekoa jasotzen daben hitzez azaldu eban zelan egingo dauan arraun kurtso honetan: konpromisoa, poza, agerpena, ardurakidetasuna, entzutea, akonpainamendua, alkartea….
Ospakizunaren amaieran, bialketa egin zan eta eskumuturrekoak -pala traineruari lotzeko soka, mobimentua ahalbidetzeko- banatu ziran, traba moduan, “hau BATERA ARRAUN EGIN gura dauan ALKARTEA dala gogoratu daigun. Alkarte abegitsua, itxaropenetik familia batu eta alaia izan gura dauana”.