Abuztuaren 10ean, Bizkaiko hainbat eleiza eta baselizatan San Lorentzo jaia ospatzen da, mendez mende errepikatzen dan ohikunea da. Bere izena daroa baita, egunokaz gertazen dan fenomeno astronomikoak: San Lorentzoren negarranpuluak edo pertseidak.
Kontatzen danez, San Lorentzo erahil ebeneko negarranpuluak dira abuztuaren 11tik 13ra zeruan ikusi daitekezanak..
`Erregelak´ Gernikan
Pertseidak ez eze, gaurko egunez ohikune berezia errepikatzen da dantza munduan. Gernikako Lurgorri auzoan, eleizateetan aspalditik dantzatzen diran Erregelak ikusteko erea egoten da. Gaur, San Lorentzo eguneko mezearen ostean dantzatuko dabez.
Marcos de Alcorta musika adituak (Durango 1890), `Eleizateetako aurreskua´ deritxonaren doinua batu eban bere egunean eta Segundo de Olaeta folklorezaleak Berrizen eta Busturialdean bizirik mantentzen dan dantza honen inguruko zehaztasunak batu ebazan.







