Esker onez, On Joan Maria Uriarte azken urteetan jarten zan bankuan plaka txikibat ipintea proposatu eben, Eleizaren atzealde haretan, alkarteagaz eta alkartearen alde otoitz egiten eban eta arreta eskaintzen eutsen berarengana hurreratzen ziranei.
Atzo, 19:45etan, On Joseba Segura gotzainak plaka ipini eta bedeinkatu egin eban eta bertaratutako guztiak bedeinkatu ebazan. Parrokiatik azaldu dabenez, “une hunkigarri eta xumea” izan zan.
Plaka hori sakristiaren ondoko bankuan dago itsatsita. “Oroigarri xumea, apala, On Joan Mariak gure artean izan eban presentzia lakoa: ez zan nabarmentzen, baina hantxe egoten zan otoitz egiten eta bere premina ebanari laguntzeko prest. Eskerrik asko, On Joan Maria”.