13-10-2024 Domingo, XXVIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Uriarte: “Bizitza Ebanjeliotik irakurteko gauza dan gizona”
18.02.2024

Uriarte: “Bizitza Ebanjeliotik irakurteko gauza dan gizona”

Atzo Bilbon hil zan On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuaren inguruko lekukotasunak jasotzen jarraitzen dogu. Bihar -astelehena-, bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna ospatuko da Begoñako basilikan, 17:00etan, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala, eta web honen bidez zuzenean ikusteko aukeragaz. Martitzenez, Hileta-Eukaristia ospatuko da Donostiako Artzain Ona katedralean, 19:00etan, On Fernando Prado gotzaina buru dala eta domekaz, otsailak 25, bere betiko atsedenaren aldek olata-meza izango da, eguerdiko 12:00etan, Fruiz bere jaioterriko Salbatore parrokian.

On Joan Maria Uriarte gotzainaren hil-kapera zabalik izango da gaur arratsaldeko bostetatik bihar -astelehena- arratsaldeko 15:30ak arte, Begoñako Gogarte Etxean.

1991 eta 2000 bitartean Uriarte gotzain izan zan Zamorako Eleizbarrutiko gotzain dan Mons. Fernando Varela:

On Joan Maria Uriarteren heriotzaren barri izateaz batera, Zamorako Eleizbarrutiko gotzainak haren betiko atsedenaren alde otoitz egiteko eskatu deutso Zamorako kristau alkarteari. “Gure dolumina eta maitasuna bere senide, adiskide eta, batez be, Bilboko eta Donostiako Eleizbarrutiei. Bat egiten dogu otoitzean eta Kristo heriotzaren garailearengan dogun itxaropenean”.

Autorpena Uriarteri
On Joan Maria Uriarte gotzaina, bere Eleizbarruti izan ziran Donostiako eta Zamorako Eleizbarrutietako gaur egungo gotzainakaz.

Mertxe Maiztegi Gotzaitegiko Idazkari Nagusi Uriarte gotzain laguntzaile zanean eta lagun mina

Mertxeren esanetan, “niretzat lagun handia eta eredu izan da”. Berak esan dauanez, gaitasun handia eban bizitza bera Ebanjeliotik irakurteko. Gainera, “bakearen aldek langile sutsua izan da, bakerako bideak zabaldu ditu eta horretan jardun dau buru-belarri”.

Maiztegik adierazo dauanez, Uriarte eleiz-gizon peto-petoa izan da, “munduan, bizitzako errealitateetan sustraituta. Beti egon da arduratuta eta kezkatuta Eleizaz eta munduaz. Beti bizi izan dau hori. Azkenaldian, iristen ari jakon etorkizun horri begira egoan. Bizitzako aldi honetan, otoizlari lez ikusi dot eta baita bizitzari atxikita be”.

Fernando Huarte. Uriarte Fernando eta bere sendiagaz -Arantza, Maider eta Gaizka- bizi izan zan hainbat urtez

Gotzain lez Zamorara joan zan arte, Uriarte familia honegaz bizi izan zan, euren senide lez. Hara joan eta gero be hartu-emon estua izan eben beragaz eta Donostian izan zanean, euren etxera bueltatzen zan Bilbora asteburuetan, Arantzaren gaixoaldia zala-eta, ezinezko egin jaken arte.

“Parisen, ikastaro baten” ezaguru ebela alkar gogoratzen dau Fernandok, 1974an eta, hasieratik, bateratasun handia izan ebela. Fernandok psikologia ikasten ziharduen eta hantxe aurkitu ziran, Uriarte Lovainatik hara joan zanean. “Laguntasun handia emon deusku hasieratik”. Fernando eta Arantzaren ezkontzan izan zan Parisen eta 1976an, Fernando itzuli egin zan gotzain ordenatu zanean. 

Danak Bilbora bueltatu zanean, urte luzez izan ziran bizikide familian. Berak eurakaz senitartean bizitzea erabaki eban. “Guk familiaren babesa emon geuntsan eta berak ezagutzeko, bere bizilagun izateko, batzar interesgarri ugari izateko eta lagun asko ezagutzeko aukera emon euskun”. Dana dala, Fernandok autortu dauanez, “bere gotzain bizitzan jasan eban zailtasun asko be alkarregaz bizi behar izan eben, izan be, baziran berataz txarto berba egiten ebenak eta, azken baten, garai gatxai izan ziran. Bera beti egon zan bakearen alde kontpometituta. Joan Marik entzuten eta gauza desbardinak onartzen ekian. Horrexek erakusten dau bere jarrera, bere apalstauna eta ulermena”.

Fernandoren esanetan, Joan Mari fededun handia zan, konpromiso handiko gizona, euskaltzalea, senitartekoa, begirunetsua, maitekora eta argia. “Dana ona”, dino Fernandok, baina “akatsen bat edo beste be baeeban”, dino irribarretsu, ‘eroapen gitxiko’ eaten eutsen-eta. Batzuetan, urduri samarra zan eta kostatu egiten jakon atseden hartzea.

 Andoni Gerrikaetxebarria bikario nagusi ohi eta Joan Mariren lehengusua

“Joan Mari betidanik dago nire bizitzan. Adin berekoak gara. Fruizko plaza berean bizi izan ginan. Eskola berera joan ginan eta ni asko joaten nintzan bere amaren, tia Mariren etxera. Baterako bizitzak. Hartu-emon estua izan dogu umetatik”.

Bokazinoari dagokionez, Joan Mari pertsona garrantzitsua izan zan Andonirentzat: “hain hurkoa neban eta hain gaitua ikusten neban!”. Uriarte 1957an egin zan abade eta urte horretan sartu zan Andoni Eleizbarrutiko Seminarioan: “hortik aurrera, beste era bateko hartu-emona izan dogu, espiritualagoa, bizi-bizia, gertutasunezkoa eta bateratasunekoa. Hor jarraitzen dogu, hartu-emonean”.

Andonik balio handia emoten deutso euren adiskidetasunari: “adiskidetasuna eta hurkotasuna. Bere balio handiak antzeman eta miretsi nebazan. Bere egundoko gaitasuna, jakinduria eta transmititzen eban guztia. Bizitza aberatsa; gizon hurko eta maitekorra izan zan eta, aldi berean, berarengana aholku eske joan eta beti erantzuna eukan gizona, eta hartu-emon horri eustera bultzatzen zintuana, merezi eban-eta”.

Azkenera arte jardunean egon zala nabarmentzen dau, eta joan dan urtarrilean liburua argitaratu ebanez, “arretaz jarraitzen eban eleiz eta gizarte gaurkotasuna eta beragazko hartu-emonean, bere adiskidetasun ugariez jabetzen zinan; arlo guztietako jentea, beragaz hartu-emonean, senitarteko harrenamean egozanak”. 

Juan María Uriarte Goirizelaia.