27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Zabalik da On Joan Maria Uriarteren hil-kapera
18.02.2024

Zabalik da On Joan Maria Uriarteren hil-kapera

Arratsaldeko bostetan zabaldu da On Joan Maria Uriarteren hil-kapera Begoñako Gogarte Etxean. Hasieran, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzainak otoitz egin dau sendiakaz batera eta hantxe izan da Iñigo Urkullu lehendakaria eta Amaia Arregi jardunean dan Bilboko alkatea. Arratsaldean zehar, ehunka lagunek bisitatu dau gaur 20:30ak arte eta bihar 10:00etatik 15:30ak arte zabalik izango dan hilkapera. Gauez, hainbat pertsonak beilatuko dabe On Joan Maria Uriarteren gorpua.

Bihar, astelehena, On Joan Maria Uriarteren gorpua andetan eroango dabe Gogarte Etxetik Begoñako basilikaraino eta hemen hileta-eleizkizuna ospatuko da 17:00etan, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala. 

Alkar-meza emongo dabe, besteak beste, On Fernando Prado Donostiako gotzainak eta On Fernando Valera Zamorako gotzainak, On Joan Maria Uriarte gotzain izan zan urietako gaur egungo gotzain, Bilboko gotzain izan zan eta gaur egun Burgoseko artzapezpiku dan On Mario Izeta be eleizkizunean izango da. 

Hileta-eleizkizuna zuzenean emongo da web honen bidez

Martitzenez, Hileta-eukaristia ospatuko da Donostiako Artzain Ona katedralean, 19:00etan, On Fernando Prado gotzaina buru dala.

Otsailaren 25ean, domekaz, olata-meza ospatuko da eguerdiko 12:30etan Fruiz bere jaioterriko Salbatore parrokian.