17-05-2024 Viernes, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bihar, Sokorruko Ama Birjinaren eguna Pobeñan
07.09.2023

Bihar, Sokorruko Ama Birjinaren eguna Pobeñan

Bihar -irailak 8, barikua- Sokorruko Ama Birjinaren erromeria ospatuko da Pobeñan. Ohitura handiko jaia da eta Bizkaiko leku askotako ehunka lagun batzen da ermitan, asko eta asko oinez joaten dalarik bertaraino. Ekitaldirik jentetsuenetakoa prozesinoa izango da, goizeko 11:30etan ermitan atara eta Bariko San Nikolas parrokiara iritsiko dana, bertan Meza Nagusia ospatzeko.

Irailaren 8an ospatzen da Pobeñan Sokorruko Amaren eguneko erromeria. Urtean zehar bada beste hainbat egun Pobeñako ermitaren izenari lotuta, ospakizun “nagusia” irailean bada be. Azaroaren 8a (Sokorruko Andra Mari) eta ekainaren 27a (Betiereko Sokorrua) dira beste egun horreek.

Prozesinoa ermitatik

Gaur -eguena-, Pazko HIrurrenaren azken saioa ospatuko da ermitan. Bihar -barikua-, goizeko 6:00etan ospatuko da lehenengo meza eta 07:00etan, 08:00etan, 09:00etan, 10:00etan eta 11:00etan be ospatuko dira. Ermitan ospatuko dan azken mezaren ostean, 11:30ak inguruan, prozesinoan atarako dira Ama Birjinagaz Pobeñako Bariko San Nikolas parrokiaraino eta bertan Meza Nagusia ospatuko da. Sergio Buiza Meatza inguruko moderatzaile eta I. bikarizako lurralde bikarioa izango da buru prozesinoan. 

Ohikoa danez, urriko lehenengo asteburuan (urriak 1, domeka), Ama Birjinaren irudia barriro eroango dabe ermitara eta hantxe egongo da datorren urtera arte.

Imagen de una edición anterior