30-10-2025 Jueves, XXX semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Pobretasuna eta honen eragileak” arratsaldeko “Bizkaia isilik” bilkuretan
29.10.2025

“Pobretasuna eta honen eragileak” arratsaldeko “Bizkaia isilik” bilkuretan

Egunero, lagun askok migratu egin behar izaten dau bizimodu hobearen bila. Bide horretan, asko sufritzen dabe, besteak beste, jazarpena, engainua, deportazinoa..., asko eta asko itsasoan hilten da, eta bizirik irauten dabenek egundoko bakardadea jasaten dabe gure kaleetan, bizileku, lan eta adiskide barik. Horregaitik, hilaren azken eguaztenez, "Bizkaia isilik" bilkurak egiten dira etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko. 

Urriko bilkura honetan, pobretasunaren arazo larria eta berau eragiten daben arrazoiak agertuko dabez: 690 miloe lagun baino gehiago bizi da pobretasun larrian (egunean 2,15 dolar baino gitxiagogaz) eta munduko biztanleriaren erdia inguruk 6,85 dolar baino ez dabez eguna pasatzeko, miseriatik urrats batera aurkituz. 

“Aberastasuna gitxi batzuen eskuetan pilatzea pobretasunaz gainera gizatasuna odolusten diharduen gerra eta gatazka armatuak sortzeko makina da”.

Pobretasuna ez da erretalitate finkoa: familia asko sartu eta atara egiten da egoera horretatik, batzuetan aldi baterako. Horregaitik, norbait pobretasunean jausi ez daiten neurriak hartzeak besteko garrantzia dauka horretan harrapatuta dagozanei laguntzea.

Gaur arratsaldeko bilkurak 19:30etan egingo dira, ohikoa danez, ohiko lekuetan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan.

Hurrengo bilkura: Azaroaren 26an, eguaztenez.