26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 San Blas egunez, bedeinkatutako kordoiak Bilbon eta Abadiñon
02.02.2023

San Blas egunez, bedeinkatutako kordoiak Bilbon eta Abadiñon

Bilboko Areatzan dagoan San Nikolas eleiza zabalik egongo da goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00ak arte. Luis Alberto Loyo Alde Zaharra Pastoral Barrutiko arduradun eta Santiago katedraleko deanak azaldu dauanez, kordoiak bedeinkatuko dira 9:00etan, 12:00etan eta 18:00etan eta 19:30etan, gaixoen aldeko meza ospatuko da. Loyoren esanetan, "kordoiak doan banatuko dira eta gura dauanak diru-laguntza emon leike".

Abadiñon, Eukaristiak 9:30etan, 11:00etan eta 12:30etan ospatuko dira (hiruretan bedeinkatuko dira kordoiak).

San Blas eta Agate Deuna

Alkarren Barri-Comunicación Eleizbarrutiko aldizkariak jai bien ingurukoak jasoten ditu atzo argitaratutako alean. Zeanuri eta Zeberioko ermitak bakarrik dira San Blasen izenpeko Bizkaian. 

Siziliako santa, bestalde, ondorengo ermitetan gurtzen da: Sopuerta, Barakaldo, Ea, Izurtza, Dima, Zeanuri, Gordexola eta Karrantza.