18-04-2024 Jueves, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 On Joseba Segura buru dala egingo da Biziera Sagaratuaren eguneko ospakizuna
02.02.2023

On Joseba Segura buru dala egingo da Biziera Sagaratuaren eguneko ospakizuna

Gaur -otsailak 2, eguena- Jaunaren Aurkezpenaren egunez, Biziera Sagaratuaren Munduko eguna ospatzen da, aurton, "Biziera sagaratua: itxaropenez bidean" goiburuaren haritik. Gaurko egunez, Eukaristia ospatuko da, Eleizbarrutiko gotzaina buru dala, 19:00etan Bilboko Ayala kaleko Jesusen Bihotza eleizan (Jesuiten egoitza).

Erlijiosoen Eleizbarrutiko Batzordetik (CONFER Bilbao) gogoratu dabenez, Biziera Sagaratuaren eguna aukerakoa da “Jainkoak Eleizari sagaratutako pertsonengan emon deutsan doeaz jabetzeko, Jainkoa doe horregaitik bedeinkatzeko eta biziera honetarako bokazinoak bialtzen jarraitu daiala eta bokazino hori daben guztiek mundu atsekabetu honetako bidean itxaropenez aurrera egin daiela eskatzeko”, 

Egun horren inguruan gehiago jakiteko eta lagungarriak eskuratzeko: hemen.