25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gaur, autormena Ander Manterolari “Zuhaitz Egunean”
03.02.2023

Gaur, autormena Ander Manterolari “Zuhaitz Egunean”

Gaur -otsailak 3, barikua-, Zuhaitz Egunaren ekitaldi barria ospatuko da Derioko "Seminario Zentrum" dalakoan. Gaurko egunez, ekimen honi egindako ekarpenagaitik nabarmendu izan dan norbanako edo enpresa bati autormena egiten jako. 2023ko ekitaldian, Ander Manterola eleizbarrutiko abade, etnografo eta antropologoari eta Hotel Seminario Bilbaori egingo jake omenaldia.

Zuhaitz Eguna, urtero ospatzen dan jarduera da eta dei egiten jake norbanako eta erakundeei, 250 eurotako ekarpena egin -gastuetarako- eta zuhatiz barriak landatu daiezan. Gaur egun, 250 zuhaitz dagoz landatuta laguntza horri esker. Ekimenean laguntzen dabenei egiaztagiria emoten jake eta gaurko landaketan parte hartzen dabe. Plaka korporatiboak identifikatzen dau zuhaitz bakotxa.

Zuhaitz Eguna

Urteen buruan, Seminario Zentrum Alkarteak sustatutako egun hau ohiko topagune eta autormenerako aukera bihurtu da.

2014tik hasita

2014ko urtarrilean prestatuta, Adiskidetasunaren Basoa Derioko Seminario Zentrum gunean txertatutako eremu naturala da. Adiskidetasuna, bardintasuna eta bakea sustatzea eta autortzea da ekimen honen xedea.

Zuhaitz Eguna

Zuhaitz Egunez, urtero zuhaitz barriak landatuz,  Adiskidetasunaren Basoak irudikatzen eta sinbolizatzen dauan ekimenaren balioa agertzera emo’n gura dau eta balio horren garrantzia nabarmendu.

‘Seminario Zentrum’ Enpresa- eta Zerbitzu-alkartea, negozio eta zerbitzuetarako gunea da. Egokitasuna, irisgarritasuna, aniztasuna eta jasangarritasuna ezaugarritzat dituan inguruan lana eta egitasmoak konpartitzen dabezan pertsonen alkartea. 

Zuhaitz Eguna

Ander Manterola

Ander Manterolak hainbat autormen jaso dau, besteak beste, “Carmelo Etxenagusia” ohorezko aitamena 2021eko abenduan, fedetik kultura euskaldunaren eta etnografiaren alde egindako guztiagaitik.

https://bizkeliza.org/noticia/mons-juan-maria-uriarte-ander-manterola-miren-josune-ariztondo-y-angel-mari-unzueta-menciones-honorificas-carmelo-etxenagusia/

Ander Manterola