Harreraren ostean, Portugaleten ospatu zan alkartearen egunean hainbat tailer egin zan kantuei, otoitzari, etorkinen aldeko harrerari buruz eta baita umeentzako tailerra be.

ONGI ETORRI ETXERA, BIENVENIDO A CASA goiburua aukeratu eben alkartearen egunerako

Abegi egiten dauan alkartea, Hitzaren alkartea, ospatu egiten dauan alkartea…
Eukaristia
Andra Mari eskaut taldeko Argizari taldeko gazteek batera jarri eben Sestaoko Gaztederrak taldeko eta Barakaldoko San Bizente taldeko gazteakazko txangoaren esperientzia eta Ceutan egingo dan lan-kanpamentuan, Portugaleteko Ama Lur eskaut taldeko trebeakaz batera parte hartuko dabela jakinarazoteaz batera, kilometroak, liburuak, puzzleak…, saldu ebezan, alkarteak esperientzia ezagutu eta lagundu daian.
“Bat eginda, Portugaleteko alkartea osotzen dogu eta horrek merezi dau ospatzea”
Danok ezbardin eta bardin… eguneko goiburua jasoten eban lepokoagaz:
ONGI ETORRI ETXERA