Neska-mutilek Garizumako ibilbideari jarraitu eutson bidaldi-mapan, “berba eginez eta Jesusen Pazkora iristen lagunduko deuskun ainguraren soka josteko saiakerak eginez”.
Familiak putzuaren ondoan eseri ziran, samariar emakumea lez, “eta Jesusek bizitzeko eta banatzeko era geure egiteko doguzan zailtasunetan sakondu eben taldean. Familiek be josi eben euren soka, ur sakonetara, egarria kentsen deuskuen uretara…, heltzeko aukera emoten deuskuna”.
Aurton ezkontzaren sakramentua ospatuko daben bikoteak be batu ziran, sakramentuaren benetako adieran sakonduz eta zentzunez bizitze aldera prestaketak zelan bizi dabezan ikusteko.
“Danok batera ospatu genduan Eukaristia. Bertan, kurtso honetako bidaldian aurrera garoazan txalupako aingurari lotu geuntsazan gure sokak”.
Ospakizunean, aurton ezkontzaren sakramentua ospatuko daben bikoteak aurkeztu ebezan alkartearen aurrean.
Sergio Buiza lurralde bikarioak bialketa-ohikunea egin eban, urte biz Jaunaren Eguneko Liturgiaren inguruan hezi eta hausnartu daben eta, bereizketa egin eta prestasuna erakutsi ondoren, Liturgiarako alkarte bakotxeko taldekideen laguntzagaz, ospakizun horreetan buru edo sustatzaile izango diran pertsonakaz.
Kopau bat hartu eta egunean bizi izandako guztiaz barriketan egon ziran






