16-07-2025 Miércoles, XV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Eleizbarrutiko abadeak 5 “Presbyterium” barria
15.07.2025

“Presbyterium” barria

Aurreko kurtsoan, "Presbyterium" agerkariaren formatua aldatu egin zan. Ordura arte udan argitaratzen zan Ministerio Ordenaturako Eleizbarutiko Idazkaritzaren eskutik, abadetza eta diakonotzaren inguruko barriakaz: jarduera, heziketa-saioak, erretiroak, gogo-jardunak, programatutako ekitaldiak... "Presbyterium" barriak atal finkoa dau "Alkarren Barri/Comunicación" aldizkarian, hainbat gairi buruzko artikulu, alkarrizketa labur eta irakurgaien gomendioakaz. Kutsoan zehar aldizkarian argitaratu diran atalak batu eta hemen eskainiko deutsueguz:

Presbyterium 24-25:

https://issuu.com/barriatv/docs/presbyterium_24-25?fr=sM2ExZjg2MjU4NDk

Hogeta hamar urtetik gora dira «Presbyterium» aldizkaria sortu zanetik, orduan Abadeentzako Bikaritza Zerbitzua deitzen zana zuzentzen eban Jose Angel Ubietaren eskutik. hogeta hamabost ale argitaratu ziran.

Presbyterium barria

Ministerio Ordenaturako Eleizbarrutiko Idazkaritzak koordinatzen dau eremu hau. BIlboko eleizbarrutiko abade eta diakonoen inguruko bereizketa, barri emote eta alkartzerako gune izatea da bere helburua. Datorren kurtsoan, hilero eskainiko jako bere lekua «Alkarren Barri/Comunicación» aldizkarian.