03-04-2026 Viernes, semana - semana santa
[lwp_divi_breadcrumbs home_text=”Bizkeliza” font_icon=”5||divi||400″ link_color=”#737373″ separator_color=”#737373″ current_text_color=”#006b54″ _builder_version=”4.18.1″ _module_preset=”default” module_text_color=”#e02b20″ module_font_size=”14px” module_line_height=”1.2em” background_enable_color=”off” global_colors_info=”{}”][/lwp_divi_breadcrumbs]
03.04.2026

Prozesinoak kalez kale dabilz

Gaur, Bariku Santu goizez, jenteak Bilboko Aste Santuko pausuak miretsi ahal izango ditu pausuen erakusketan, Kurutze kalean, Joan Santuen tenpluaren parean, goizeko 10:30etatik aurrera. Gainera, 4 prozesino atarako dira Bilboko kaleetara. Balmaseda, Arkotxa edo Lekeition be izango dira antzezpen eta prozesinoak gaurko egunez. 

Bilbon, Mesedetako Andra Mariaren kofradiaren Isiltasunaren prozesinoa Bariko San Nikolas parrokiatikabiatuko da goizeko 5:30etan. Kofradiakide askok gustukoen daben prozesinoa da, eta gazteen artean be atzematen da zaletasun hori, gero eta gehiago dira-eta prozesinoan parte hartzen dabenak. Soila estiloan, San Nikolas eleizan hasten da, bertan batzen dira-eta kofradiakideak eta, fededunakaz batera, Alde Zaharreko eleizetako Sakramentu Guztiz Santuaren monumentuak bisitatzen dabez. 

Ondoren, kofradiakide gehiagok egingo dau bat eurakaz Kurutze-bidea egiteko Begoñaraino. Bera Kruz buru dala, Mallonako galtzadak eta bertako 323 eskailera-mailak igaroko dabez Begoñako santutegira heltzeko.

Eguerdiko 12:30etan, Enkontruaren prozesinoa atarako da Indautxuko Karmengo Ama parrokiatik. Nabarmentzekoa izaten da urteera, eskolapioen kofradia kofradietako ordezkariakaz nahastatzen danean, eta amaiera, Indautxu plazan. 

Bariku Santuko prozesino nagusian, ikusgarria da urteera Alde Zaharretik, eta helduera, Moyua plazara. 19:30etan hasten da prozesinoa eta fededun eta kofradiakideek plaza inguratu eta Gotzainaren berbak entzuten dabez. Amaitzeko, ‘Salbea’ abesten da. 

Balmaseda

Gehiago jakiteko: hemen.

Nekaldi biziduna Balmasedan

Arkotxa

Gaur, goizeko 11:00etan, eleizaren inguruan hasiko da Jesus baratzean atxilotu ebeneko antzezpena; gero Anas, Kaifas eta tenpluko abadeen epaiketa etorriko da. 80 lagun inguruk parte hartuko dau.

Lekeitio

Lekeition, “Mingorriren” irudia ataraten dabe Bariku Santuz. Txakur itxura eta mihin gorria daukan deabrua irudikatzen dau. Pietatearen, San Joanen, Doloretako Amaren, Ortu Santuaren eta Kristo etzanaren irudiak atarako dira prozesinoan, 19:00etan. 

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Prozesinoak