22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ezagutu gura dozu Durangoko Andra Mari basilika?
06.09.2023

Ezagutu gura dozu Durangoko Andra Mari basilika?

Durangoko Turismo-bulegoak bisita gidatu bi egingo ditu datorren zapatuz, irailak 9, Durangoko Andra Mari basilika barrutik ikusteko. Lehenengoa, gaztelaniaz, goizeko 10:00etan izango da eta bigarrena, euskeraz, eguerdiko 12:00etatn. Jardueragaz bat egin gura dauanak, aurretik izena emon behar dau 94 603 39 38 telefonora deituz edo turismo@durango.eus helbide elektronikora mezua bialduz. 

Durangoko Uribarriko Andra Mari eleiza Euskal Herriko monumenturik esanguratsuenetakoa da eta forma-tipologiari dagokionez, arkitektura klasizista eta barrokoaren barruan kokatzen da. 

Barrualdean, orokorrean altzariak nabarmentzen dira eta, batez be, erretaula nagusi erromanista ikusgarria. XVI. gizaldiaren amaierakoa da eta mobimentu honek Euskal Herrian izan eban artistarik onenetakoa izan zan Martin Ruiz Zubiate maisua da egilea. Gehiago jakiteko: hemen

Interior del templo de Andra Mari de Durango