21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Parte hartu gura dozu Eleizbarrutiak antolatuta Lourdesera egingo dan erromesaldian?
09.09.2023

Parte hartu gura dozu Eleizbarrutiak antolatuta Lourdesera egingo dan erromesaldian?

Lourdeseko Andra Mari Bizkaiko Hospitalitateak Eleizbarrutiko erromesaldia antolatu dau beste urte batez. Euren esanetan, "erromesaldia ez da Lourdesera egiten dan bidaia hutsa; otoitza eta hausnarketa eragingo dauan giroa eskaintzen dogu, santutegiak eskaintzen dituan jarduerakaz bat egiteaz batera". Erromesaldia, urriaren 13tik 15era egingo da. Gehiago jakiteko eta izena emoteko, 94 415 75 39 telefonora deitu.

Cristina Gorostiza Hospitalitateko presidenteak eta Aitor Uribelarrea kapilau-kontsiliarioak azaldu dabenez hiru era dagoz erromesaldian parte hartzeko eta norberak aukeratu leike zelan parte hartu:

Gaixoak dira jarduera honen hartzaile nagusiak. Lourdeseko Bizkaiko Hospitaletik azaldu dabenez, erromesaldian parte hartzeko gogoa izan eta horretarako giza bitartekorik ez dauanak, “guregana jo leike, geuk eskainiko deutsaguz-eta bitarteko horreek, bere esanetara jarriz”. 

Boluntarioak. Euren esanetan, “200 boluntario inguruk, esperientzia hau bizitzeaz gainera, euren burua eskaintzen dabe ezinduei euren laguntza eta esperientzia hori bizitzeko aukera emoteko”.

Erromesak. Askatasunez bat egiten dabe antolakuntzak eskaintzen dituan ekitaldiakaz. 

Ostatu hartzeari dagokionez, hainbat prezio dago:

Foyer Hospitalet Ave María Hotela (Santutegi barruan. Bakarrik hospitalarioentzat): 140 € lagun bakotxeko.

Croix de Bretons Hotela: 225 € lagun bakotxeko (lagun birentzako gela) y 290 € lagun bakotxeko (banako gela)

Eliseo Hotela: 270 € lagun bakotxeko (lagun birentzako gela) 350 € lagun bakotxeko (banako gela).

Aitatutako prezio horreek bidaia, ostatu hartzea eta mantenu osoa barne hartzen dabe. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: 94 415 75 39.

Cristina Gorostiza Lourdeseko Bizkaiko Hospitalitateko presidentea

1958tik hasita

1958tik hasita, erromesaldi hau ohiko bihurtu da eta harrera bikaina dau gure Eleizbarrutian. Santa Bernardetteren agerraldien mendeurrenean ospatu zan lehenengoa, Erromesaldietarako Eleizbarrutiko Batzordeak sustatuta. Lourdeseko Ama Bizkaiko Hosptalitatea arduratzen da antolaketaz, eta unean uneko Bilboko gotzainek beti parte hartu izan dabe jarduera honetan.

Hospitalidad diocesana de Lourdes