02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Jose Luis de la Fuente abadea hil da, “lagun ona eta gazteen ondoan egoten ekiana”
08.09.2023

Jose Luis de la Fuente abadea hil da, “lagun ona eta gazteen ondoan egoten ekiana”

Atzo -eguena-, Jose Luis de la Fuente Alvarez Eleizbarrutiko abadea hil zan Areetan, 90 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna datorren astelehenez, irailak 11, ospatuko da Areetako Mesedetako Ama parrokian, 19:00etan.

José Luis De la Fuente Portugaleten jaio zan 1933.eko martxoaren 3an (ezagutzen ebenen esanetan, portugaletetar peto-petoa zan).

Bilboko Indautxuko Karmeneko Ama parrokian egin zan abade 1960.eko ekainaren 29an eta ondoren Montellanon jardun eban eonomo lez. Beranduago, hainbat urte emon ebazan Madrilen ikasketak egiten eta 1967an Teologian lizentziatu zan Comillaseko Unibertsitatean. Mistika ikasi eta Kurutzeko San Joanen aditu bihurtu zan. Eleizbarrutira bueltatu eta Erandioko San Agustin parrokiako abade lagunkide eta herri bereko Errukitasuna ikastetxeko kapilau izendatu eben.

Handik urte batzuetara, Neguriko San Inazio parrokiako abade lagunkide izan zan eta Algortako San Nikolas, San Martin eta San Inazio parrokietako abadeen taldeko kide eta Plentziako parrokia administratzaile. Eta azkenik, Areetako Mesedetako Ama eta Santa Ana parrokietan jardun eban erretiroa hartu arte.

Jainkozaletasun handia

Jose Gomez abade lagunak Seminarioan ezagutu eban; kurtso desbardinetan egon arren, kuruan egiten eben bat. Urte batzuen buruan, barriro alkartu ziran, hain zuzen be Areetan, Jose Gomez Mesedetako Ama parrokiako parroko izendatu eta Jose Luis parrokiako taldeko kide zanean Eugenio Altazubiagagaz batera. 

Gomezek Jose Luis de la Fuenteren jainkozaletasuna nabarmendu dau eta baita gazteakaz egin eban lana be: “hainbat kanpamentu antolatu eban eta eurotan parte hartu, danetik eginez, besteak beste sukaldeko lanak, oso gustuko eban-eta sukaldatzea”.  Bere esanetan, Jose Luis beti agertu zan sendotzako katekistaren egitekoa sustatzearen alde eta arlo horretarako jentea ondo prestatzeaz arduratu zan. Bere gain hartzen eban taldeen ardura be.“prediku

Besteak beste, “lagun ona eta bere buruagaz zorrotza” zala dino, eta “predikua asko zaintzen” ebala. Azken egunean, gaixoen oliadura eroan eutsanean be, Jose Luisek domekako homilia bialdu eutsan posta elektronikoz berrogeta hamar lagun ingururi.

Asko gozatzen eban familian

Mario ere lobak gogoratu dauanez, Jose Luis mendizale sutsua zan gaztetatik eta izugarri gozatzen eban udako kanpamentuetan, batez be Menako bailaran egiten ziranetan. 

Marioren esanetan, bete osaba besteei begira bizi zan, laguntzeko prest: “gizon arteza eta zintzoa izan zan eta asko gozatzen eban familian”, senideak zaindu egin ebazalarik. Anaia hiltean, etxeko buru bihurtu zan: “zaindu egin gaitu eta asko arduratu da gutaz”. Azkenaldian, osasunez oso makal, senideek euren lagundu eta zaindu dabe. 

Goian bego!

José Luis de la Fuente