30-12-2024 Lunes, semana - navidad
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bisitatu gura dozu Jesusen Mirabeen erakusketa Najan?
16.12.2022

Bisitatu gura dozu Jesusen Mirabeen erakusketa Najan?

Jesusen Mirabeek erakusketa antolatu dabe euren sorreraren 150. urteurrena ospatzeko. "Ama Bihotza" erakusketa, euren esanetan, "liburu irekia Bilbao uribilduaren historia jasoten daben orrialdeakaz". Gura daben guztiek bisitatu leikie erakusketa hau, Jesusen Mirabeen jatorrizko etxeko 7. pisuko terrazan (Naja kalea, 1. Bilbao). Gainera, abenduan, hiru bisita gidatu egingo dira: gaur, abenduak 16 eta abenduaren 23 eta 30ean -barikuz-, 17:00etatik 18:30etara. Beste bisita batzuk be adostu daitekez patxigarciadelatorre@gmail posta elektronikoaren edo 688 69 41 78 eta 94 415 82 74 (Sor Ana Mª Arteche) telefonoen bitartez.

Erakusketa, kartoizko 506 kaxaz (100eko 100 birziklatutako materiala), 100 argazki, grabatu, agiri eta maketaz, eraikuntzako 60 tresnaz eta Jesusen Mirabeen 50 agerkariz osatuta dago. Ehun egile inguruk esku hartu dau, besteak beste, Afrika, Amerika, Asia eta Europako Jesusen Mirabeek, boluntarioek eta Jaiotzazaleen Bizkaiko Alkarteak. Erakusketa lau zatitan banatzen da eta, besteak beste, kapera eta Santa Maria Josefaren hilobia bisitatzen dira.

Jesusen Mirabeen erakusketa

Jesusen Mirabeak

Monjek azaldu dabenez, erakustokietan eta kokatuta dagozan aretoko leihateen bitartez ikusten danak euren historiaren, Jesusen Mirabeen historiaren barri emoten dau, baina Bilbao uribilduaren historiari lotuta, izan be bertan sortu eban Santa Maria Josefak “Ama Bihotzak”, kongregazinoa eta bertan “santutu zan eta bertan dagoz bere gorpuzkiak”.

Ezinbestekoa da bisitarako hitzordua egitea patxigarciadelatorre@gmail helbide elektronikoan edo 688 69 41 78 edo 94 415 82 74 telefonoetara (Sor Ana Mª Arteche) deituz.

Jesusen Mirabeen erakusketa
Jesusen Mirabeen erakusketa