Barriak
Etiquetado como: Jesusen Mirabeak
Bisitatu gura dozu Jesusen Mirabeen erakusketa Najan?
Jesusen Mirabeek erakusketa antolatu dabe euren sorreraren 150. urteurrena ospatzeko. "Ama Bihotza" erakusketa, euren esanetan, "liburu irekia Bilbao uribilduaren historia jasoten daben orrialdeakaz". Gura daben guztiek bisitatu leikie erakusketa hau, Jesusen Mirabeen jatorrizko etxeko 7. pisuko terrazan (Naja kalea, 1. Bilbao). Gainera, abenduan, hiru bisita gidatu egingo …
Muskizen izango da eskauten jai handia
Astegoien honetan milazak lagun batuko da Muskizen eskauten jai handia ospatzeko. Beste behin eskultismoaren esanahia eta konpromisoa alkarbanatuko dabe. 22 urte igaro dira Muskizen Gorka deuna ospatu zanetik. Domeka honetan 2.500 lagun baino gehiago itxaroten dira.
Erlejinoarteko mahai-ingurua BAM Irakasle Eskolan
GAEA (Gaitasun Akademikoaren Eleiz Autorpena) emoten dan Erlejinoaren pedagogia eta didaktika irakasgaiari lotuta, erlejinoarteko mahai-ingurua ospatu da Derioko "Begoñako Andra Mari" Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BAM). Honeek izan dira partaideak: Carmen Lozon Bahai alkarteko kidea, Aita Petru Eleiza Ortodoxoko kidea, Silvano Tanon Eleiza Ebanjelikoko kidea eta Miguel Angel Esnaola Ekumenismo eta Erlejinoen arteko hartu-emonerako Bilboko eleizbarrutiko arduraduna.
Eleizbarrutiak ibilbidea antolatu dau Eleizaren askotariko egitasmoak ezagutzera emoteko
Gertuko 60 ibilbide inguruk erakutsiko deutse errentaren autorpenean Eleizari dagokion laukian "X" markatzeak dauan eragina gura daben guztiei. Bilboko eleizbarrutiak ibilbide gidatua antolatu dau Eleizak gertuko inguruan garatzen dituan jardueretako batzuk agertzeko. Jakin-mina dauanak izena emon leike apirilaren 20ra arte, hemen, Bilboko eleizbarrutiaren mapan klik eginez. Epea amaituta, eleizbarrutia hartu-emonean jarriko da izena emoten lehenak izan diranakaz eta hitzordua jarriko da bisita egiteko.
EKO-ACG mobimentuko gazteek Larrabetzun igaro dabe asteburua
Asteburuan, Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuko Bilboko eleizbarrutiko gazteek Larrabetzun igaro dabe asteburua. Besteak beste, orain arte haur-sailean izan dan Astrabuduako parrokiako taldea gazte-sailean onartu eta urrats hori ospatu dabe.
Katekesiko familien urteko batzarra Algortan
Beste urte batez, Garizumako 5. domekaz, katekesiko familiek urteko topaketa izan eben Algortan, hain zuzen be, Tourseko San Martin parrokian.
Gizarte Jubileua eta gaixoen Jubileua, Durangon eta Elorrion
Joan dan zapatuz, apirilak 5, Durangon ospatu zan gizarte Jubileua. Egunari hasiera emoteko, bertaratutakoak klaratarren eleizan batu ziran eta handik Cáritas Bizkaia erakundeak Durangaldean bizilekurik ez daukienei eskaintzen deutsen "Etxepel" bitartekora joan ziran erromesak. Klaratarren eleizan ospatu zan egunari amaiera emon eutsan otoitzaldia. Gainera, asteburu honetan Erroman ospatu dan gaixoen Jubileuagaz bat, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutietako Lourdeseko Hospitalitateak Elorrion batu ziran zapatuz eta baterako ospakizuna izan eben Sortze Garbia basilikan.
Kulturarteko Kurutze-bidea Indautxun eta Sestao PBkoen erretiroa Berrizen
Sestao Pastoral Barrutiko (PB) helduek urtero egiten daben erretiroa Berrizko "Barnezabal" gogarte etxean egin dabe aurton. Kristau alkarte horretako hogei lagun inguruk parte hartu dau Loli Asua teologoak gidatutako erretiroan. Beste alde batetik, atzo, kulturarteko Kurutze-bidea osapatu zan Indautxuko Karmeneko Ama parrokian, Mibrazinoetarako Pastoraltzak antolatuta, eta afrikar, txinatar, filipinar eta latinoamerikar alkarteetako kideen partaidetzagaz.
HOAC mobimentuko batzorde iraunkorra, Bilboko eleizbarrutian
Gema Martin antolakuntza eta alkarte bizitzarako HOAC mobimentuko arduraduna eta Jorge Hernandez kontsiliario nagusia Bilboko eleizbarrutian izango dira gaurtik zapatura arte -apirilak 7-12.
HOAC mobimentuko Batzorde Iraunkorra, Bilbon
Gema Martin antolakuntza eta alkarte bizitzarako HOAC, mobimentuko arduraduna eta Jorge Hernandez kontsiliario nagusia Bilbon izango dira apirilaren 7tik 12ra.