21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleiz Museoa bisitatzerik nahi?
18.05.2023

Eleiz Museoa bisitatzerik nahi?

Gaur, maiatzak 18, Museoen Nazinoarteko Eguna ospatzen da. 1977tikhasita, egun honetan zera aldarrikatu gura da: museoak ezinbesteko bitarteko dirala kulturen arteko hartu-emonerako eta kulturen aberastasunerako eta herrien arteko ulertze, lankidetza eta bakerako. Museoen garrantzia nabarmentzeaz batera, ondarearen, jardueren, bisiten,... inguruko barriak jasoten dituan Eleiz Museoaren (Gizakundea plaza, 9b) web barria aurkeztuko dogu: hemen.

Eleiz Museoaren web orrialde barrituan, Eleizbarrutiko Donejakue bideko erretaulak, ermitak edo eleizak ezagutzeko aukera dago. Horrezaz gainera, hitzordua egin daiteke “Atxuriko abadia” ihes-aretoan sartzeko. Gehiago jakiteko: hemen

“Museoak, jasangarritasuna eta ongizatea”

Urtetik urtera, museo barriek egiten dabe bat munduko ospakizun honegaz: iaz, 37.000 museok parte hartu eben 158 herrialde eta lurraldetan. 2020tik hasita, Museoen Nazinoarteko Egunak Nazino Batuek sustatutako Garapen Jasangarrirako Helburuetako batzuk babesten dabez. 2023an, 3 helburu hartu dabez oinarritzat:

  • 3. helburua: osasuna eta ongizatea munduan. Bizimodu sanoa bermatu eta ongizatea sustatu guztientzat adin guztietan, batez be, buruko osasunari eta gizarte bakartzeari dagokionez. 

  • 13. helburua: klimaren aldeko ekintza. Klima-aldaketari eta bere raginei aurre egiteko neurriak hartu, Ipar Osoan karbonoari lotutako jardute baxuak eraginez eta Hego Osoan arintze-jardunbideak bultzatuz.

  • 15. helburua: bizitza lurrean. Lurreko ekosistemen erabilera jasangarria babestu, barriztu eta sustatu, buruzagi indigenen ahotsak zabaldu, bioaniztasunaren galeraz jabearaziz.

Gehiago jakiteko: Museoen Nazinoarteko Eguna 

Museoen Eguna 2023
Museoen Eguna 2023