10-10-2024 Jueves, XXVII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Autorpena gernikako fraile bati Hego korean
17.02.2023

Autorpena gernikako fraile bati Hego korean

Yoon Suk-yeoi Hego Koreako presidenteak domina jarri eutsan atzo Luis Maria Uribe frantsizkotar fraile gernikarrari. Berrogei urte ingurutan Asiako herrialde horretan lepradunei eta ahalmen urritasunen bat dabenei eskainitako laguntzagaitik emon deutse domina fraile honi. Eta ez da autorpen bakarra, izan be, asiar herrialdean daroan egonaldi luze eta oparoan hamaika sari jasotakoa da, azkena, hain zuzen, joan dan abenduaren 6an. Arantza arrebaren esanetan, oraindik ezin izan dau Luis Marigaz hartu-emonean jarri, telefonoa hondatuta daualako eta ordutegian alde handiak diralako, baina barri pozgarria da familiarentzat. Frantziskotar frailea 2017an egon zan Gernikan eta 2020an bueltatzeko asmoa eban baina pandemiak galarazo egin eutsan. Laster, urte sabatikoa hartu eta indarbarritzeko asmoa dau. 

Uribe -koreeraz Yoo Eui-bae da bere izena-, Gernikan jaio zan orain dala 78 urte eta 43 urte daroaz Hansen gaixotasuna baben pertsonei eta ahalmen-urritasunen bat dabenei arreta eskaintzen deutsen alkarteko buru lez, Seuletik 300 kilometrora hego-ekialdean dagoan Sancheong konderrian, Hego Gyeongsang probintzian.

Orain dala hamar urte inguru hasita, Hego Koreako herritarrek proposatutako ehunka hautagairen artetik aukeratuta, “euren merituagaitik” nabarmendu diranei emoten jaken ‘Peoniaren Domina Nazionala” hartu eben 19 lagunen artean egoan frantziskotarra.

Komunikabideek eta hainbat agintarik goratu dabe behin eta barriro Uriberen lana. Frailea, Bolivian egon ondoren, 1976an heldu zan Hego Koreara.

1980an hartu eban Sungsimwon alkartearen ardura. Hego Korean luzaroan guztiz estigmatizatuta egoan lepraz gaixotatutako pertsonak hartzen dabez bertan eta lagun horreentzat etxe bihurtu da.

Reconocimiento que le otorgaron el pasado 6 de diciembre a Luis María Uribe