30-04-2024 Martes, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 ‘Vida ascendente – Bizian gora’ mobimentuak bere zaindarien eguna ospatu dau
17.02.2023

‘Vida ascendente – Bizian gora’ mobimentuak bere zaindarien eguna ospatu dau

Vida ascendente-Bizian gora Eleizbarrutiko mobimentuak Simeon eta Ana euren zaindarien eguna ospatu eban atzo -eguena-. Juan Angel Axpe kontsiliarioa buru zala, Eukaristia ospatu eben eta Tomy Rodriguez Eleizbarrutiko presidenteak amaieran adierazo ebanez, "alkarregaz otoitz egiteko eta Jainkoari jasotako guztiagaitik eskerrak emoteko aukera izan dogu". 

Rodriguezen esanetan, nagusien mobimentuak atzo ospatu eban bere zaindarien eguna eta, pozarren agertu ziran guztiak “barriro alkartzeko aukera” izan eben-eta: “topaketa pozgarria izan zan, alkar ikusteko aukera izan gendualako; batzarrak egiten hasi gara barriro, ilusinoz beteta gagoz eta atzo esperientziak batera jarri genduzan eta danon ustea da mobimentuaren loratzea biziko dogula barriro be. Pandemiak min asko egin deusku, baina, Jainkoari esker, gogotsu bueltatu gara eta geure esku dagoan guztia egingo dogu nagusien mobimentua ezagutzera emoteko, guretzat onuragarria dalako eta beste batzuentzat be izan daitekela pentsatzen dogulako”. Eukaristia ospatu eta gero, mahaiaren inguruan batu ziran senide giroan bazkaltzeko.

Bizian Gora
Bizian Gora

Bizian Gora
Bizian Gora
Foto de familia, tras la Eucaristía