Domekako ekitaldiaren antolatzaileek azaltzen dabenez, “beti presaka gabiltzan, ezertarako denporarik ez dogun, alkarri begiratzeko eta alkar eagutzeko, gogoratzeko, eskertzeko eta eguneratzeko eremuak falta diran munduan”, oparitutako maitasunaren, aldi berean gogor eta ahula dan maitasunaren doearen garrantzia iragarten jarraitu gura dogu. Horregaitik, “baietz dinogu, alkarregaz bide egiten jarraitu gura dogula, ezkontzarako bokazinoa sustatzen jarraitu gura dogula, senidetasun, alkartasun eta barri onaren iragarpen izaten jarraitu gura dogula”.
Ospakizuna ez da urteurrenei lotuta egingo eta hainbat belaunalditako senar-emazteek egingo dabe barritzea. Batzuk 5 urte daroez ezkonduta, beste batzuk, 18, edo 70. Guztiek, “askatasunetik, jabetzetik, konpromisotik. Senar-emazteak goizeko 11:00etan alkartuko dira eta senar-emazte biren lekukotasuna entzungo dabe batasun perfektura, izate bakarrera, garoazan bizitzarako egitasmoa gogoratzeko. Izate bakar horretan partaide danak deituta eta kristau alkarteagaz batera euren agintzariak barrituko dabez domekako Eukaristiaren barruan.Hantxe entzungo dira Frantzisko AIta Santuaren berbak: eskerrik asko, mesedez eta parkatu”.