21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 San Antoniok “euriaz” bedeinkatu ditu baserritarrak Urkiolan
13.06.2023

San Antoniok “euriaz” bedeinkatu ditu baserritarrak Urkiolan

Euria iragarrita egoan, batez be arratsalderako, baina iragarpenak eguerdiz bete dira Urkiolan. Meza Nagusiaren ostean, Angel Mari Peñagarikano eta Julio Soto bertsolariak abesten egozala, egundoko euri-zaparrada bota dau. Santutegiaren inguruan batutak baserritarrek eskertu egin dabe euria, izan be, "ondo dator solorako; ia holan jarraitzen dauan". Halanda be, ez da danen gustuko izan, saltzaileek behar baino lehenago kendu behar izan dabez-eta postuak. Eleizan, orduoro -hamarretatik hasita- ospatu dira Eukaristiak eta eleiztar ugarik parte hartu dau. Gotzaina buru dala ospatu dan Meza Nagusiaren amaieran, omenaldia egin jako Antonio Madinabeitia misiolariari.

Euria egin dau, gaur, Urkiolan. Ez da urteroko kontua, baina bai beste kontu batzuk: parkinga autoz lepo; autobusak gora eta behera; mendizaleak, aitite eta amamak bilobekin… Ez dira falta izan trikitilari eta bertsolariak be, Antonio biak gurtzera joaten dan jente-andana girotuz eta alaituz.

Gaur, beste Antonio bat, Madinabeitia, “Joseba Legarza eta On Bittor Garaigordobilegaz batera hiru mosketeroen taldekidea”, izan da protagonista. Meza Nagusiaren amaieran, gotzainak eskerrak emon deutsaz “apaltasunez eta maitasunez” hainbeste urtez eskaini dauan zerbitzuagaitik eta besarkada estua emon deutse alkarri.

Angel Mari Peñagarikano eta Julio Soto bertsolariek esker oneko bertsoak abestu deutsez Antonio Madinabeitiari. Kanpoan, goizean gertatutakoa kontatu deutse bertsoz bertaratutakoei: Gotzaina Julio Sotoren autoan joan da Urkiolara. 

Gotzain kontseilu zabalak Berrizen batzartuta jarraitzen dau

Goizeko saioaren osean, gotzaina eta beragaz Urkiolara joan diran gotzain bikarioak Berrizera bueltatu dira. Han, krutsoari amaiera emoten ta 2023-2024 kurtsorako gai eta egun garrantzitsuak lotzen dihardue.

Gotzain Kontseilu zabala Berrizen
Gotzain Kontseilu zabala Berrizen
Abrazo del obispo y Antonio Madinabeitia