San Blas egunez, Abadiñon, Eukaristiak ospatuko dira 9:30, 11:00 eta 12:30etan. Hiruretan bedeinkatuko dira kordoiak.
San Blas eguna, seinalatua da neguko folklore erlijiosoan, Baskoniako Atlas Etnografikoan jasotzen danez. Egun honetan, kordelak eta jakiak bedeinkatzendira. Sinismen herrikoien arabera, eztarriko gatxetatik gorde edo gatxak osatu egiten dabez. Horrexegaitik bedeinkatzen dira San Blas hari edo kardoiak, eta gero bederatzi egunez eroaten dira saman, egun horreen buruan erretzeko.
Otsailaren 3an, batez be honako jakiak eroaten dira bedeinkatzera: frutu lehorrak, txokolatea, gailetak eta karameloak, batez be malbabiskoak. Antxina, ohiko elikaduran erabiltzen ziran osagaiak be bedeinkatzen ziran, esaten baterako ura, gatza azukrea edo eztia, eta baita etxeko abereak eta ereiteko haziak be.







