13-07-2025 Domingo, XV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 San Joan eguneko ospakizunak Gaztelugatxeko ermitan
23.06.2025

San Joan eguneko ospakizunak Gaztelugatxeko ermitan

Bihar -ekainak 24, martitzena, San Joan Bateatzailearen eguna ospatuko da. Bizkaian, Gaztelugatxen dago santu horren izena daroan ermita bat eta bertan, goizean goizetik hasita, hainbat Eukaristia ospatuko da: 06:30, 07:30, 08:30, 10:30, 11:30 eta 12:30etan. Beste batzuetan lez, ermitaraino joaterik ez dabenek eskatuta, Bermeoko San Frantzisko parrokian be Eukaristia bi ospatuko dira, 9:00etan eta 12:00etan.

Gaztelugatxeko san Joan ermitaz gainera, Eleizbarrutian beste hainbat ermita dago San Joan Bateatzaileari eskainita: Morga Bermeo, Ajangiz, Ibarruri, Lekeitio, Aulestia, Ondarroa, Berriatua, Markina-Xemein, Berriz, Mallabia, Elorrio, Garai, Amorebieta-Etxano, Dima, Igorre, Zeanuri, Ugao eta Gordexolan.

Argazkia: Diego Pedrueza