09-03-2026 Lunes, III semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 San Juan de Dios hospitalitatea: “gizatasuna dakarren sentimentuak berresteko ekintzak”
09.03.2026

San Juan de Dios hospitalitatea: “gizatasuna dakarren sentimentuak berresteko ekintzak”

San Juan de Dios eguneko (martxoak 8) ospakizunen barruan, On Joseba Segura gotzaina buru izan zan barikuz Santurtziko ospitaleko kaperan ospatu zan Eukaristian. HOmilian, San Juan de Dios hospitalitatearen karisma nabarmendu eban, "bere izateko eta maitatzeko era", 100 urteotan erakutsi dabezan "errrai hunkitzaileak, gizatasuna eragiten daben sentimentu horreen egia berresten daben ekintzak". Ospitaleko gizon eta emakumeen lanaren garrantzia azpimarratu eban eta baita eurei laguntzen deutsien boluntarioena be. Carlos Perez Buenoren zuzendaritzapean jardun etan Bizkaiko Erizaintzako abesbatzak girotu eban Eukaristia. 

Anai Mariano Bernabe komunitateko nagusiak boluntarioen lana autortu eban: “Gure ordenak boluntarioen egitekoa autortu gura dau 2026 honetan, Boluntarioen Nazinoarteko Urteagaz bat eginez, ‘Boluntario San Juan de Dios erara’ goiburuaren haritik”. Bernabek euren “denpora, hurkotasun eta agerpen hain mesedegarriak” eskertu ebazan. 

San Juan de Dios. Santurtzi

Gotzainak, homilian, San Juan de Diosen bizitza gogoratu eban, Granadan Avilako Joanen sermoia entzun ondoren gertatutakoa aitatuz: «encontró a Cristo. No en un momento de éxtasis, no en una visión luminosa. Lo encontró en los cuerpos abandonados de los internos de los manicomios de la época, en su olor a podredumbre, en las manos atadas a los barrotes, en los ojos que ya no esperaban nada de nadie. Y en esos ojos, -esan eban Segurak- algo se le abrió por dentro que ya nunca se volvería a cerrar. Eso es el carisma de la hospitalidad. No es un método de gestión sanitaria. No es filantropía bien organizada. Es una forma de ver. Una manera de entrar en una habitación y reconocer ahí algo que los demás pasan de largo».

Alkartasunezko azoka

Eukaristiaren ostean, Santurtziko San Juan de Dios ospitaleak New Kru Town auzoaren (Monrovia, Liberia) alde antolatzen dauan Artisau-lanen Alkartasunezko Azokaren hamaseigarren ekitaldiari hasiera emon jakon.

Azoka hau ospitaleko areto nagusian dago. Sarrera aske eta doakoa da eta 10:00etatik 17:00etara egongo da zabalik, astelehenetik eguenera, eta 10:00etatik 14:00etara, barikuz. Batu daiten diru guztia New Kru Townera bialduko da. 

San Juan de Dios. Santurtzi
San Juan de Dios. Santurtzi
San Juan de Dios. Santurtzi
Un momento de la Eucaristía,

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: