22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Argi ibili” Caritasen Astea, etorkinen inguruko estereotipoak desagerrarazoteko
17.03.2023

“Argi ibili” Caritasen Astea, etorkinen inguruko estereotipoak desagerrarazoteko

 Bizkaiko Caritasek 'Argi ibili' astea ospatzen dihardu martxoaren 15etik 21era, etorkinen aurkako estereotipo eta aurreretxiak desagerrarazoteko xedeaz, "bizikidetza oztopatu daben eta gizarte batasuna zalantzan jarri" baino ez dabe-eta egiten. Urteak daroaz  Bizkaiko Caritasek 'Argi ibili / No te encalles' umorearen aurkako jardunbidea garatzen, sentiberatasuna bizteko berbaldiak eginez, talde zelatariak eratuz eta ekintza esanguratsuak gauzatuz. Aurton, hain zuzen be, emakume etorkinen inguruko estereotipo eta aurreretxiak desagerrarazotea da helburua. Gehiago jakiteko: hemen.

Amaia Ruiz Nazinoarteko Lankideta eta Migrazinoetarako Bizkaiko Caritaseko teknikoak Radio Popular/Herri Irratia eskaini dauan alkarrizketan azaldu dauanez, ‘Argi ibili’ asteak “zurrumurru eta argumentuak agertzera emon gura ditu, euren azalaren koloreagaitik, euren adinagaitik, genero, erlejino edo jatorrizko herrialdeagaitik, emakume izateagaitik, emakume etorkinei buruz gure inguruan hedatzen ari diran arrazakeria eta xenofobiari aurre egiteko”. Alkarrizketa osorik:  hemen

Kanpainaren inguruan gehiago jakiteko:  hemen