29-03-2024 Viernes, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Misinoen aldeko arte-azoka domekaz Begoñan
17.03.2023

Misinoen aldeko arte-azoka domekaz Begoñan

Datorren domekaz -martxoak 19, San Jose eguna- ospatuko dan Eleizbarrutietako Misinoen eguna dala-eta, Misinoetarako Begoñako taldeak azoka antolatu dau, honako eta antzeko jardueren bidez urte osoan laguntzen dabezan misino-egitasmoen alde. Kasu honetan, askotariko artista eta estiloetako margolanak jarriko dabez salgai. Azoka, basilikaren behealdean egongo da zabalik etzi –domeka goizez-, 10:00etatik 14:00etara.

Aurton, Eleizbarrutietako MIsinoek 75 urte beteten dabez eta urteurren esanguratsu hau ospatzeko, Misinoetarako Begoñako taldeak beste ekimen bat jarri dau martxan eurek bultzatzen daben hainbat misino-egitasmoren alde. 

Misino-azoka Begoñan

Abenduan ospatu eben, Gabon-aldian ohikoa dabenez, azoka eta 13.000 euro inguru batu eben. Misinoetara bialdu eben dirua, hain zuzen be, hainbat herrialdetan garatzen diharduen bederatzi egitasmotara- Horreetako zortziri aspalditik laguntzen deutse eta orain Honduraseko egitasmo bat gehitu dabe laguntzaren hartzaile lez. 

Azoka amaitu eta gero, antolatzaileek Radio Popular-Herri Irratian kontatu ebezan euren esperientziaren ingurukoak eta, era berean, esker ona adierazo eutsen, zeozer erosiz edo diru-laguntza emonez, azokan parte hartu eben guztiei. 

Alkarrizketa osorik: hemen

galeria ikusi (13)
Una de las obras que estará a la venta este domingo, en Begoña