29-03-2024 Viernes, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gernikan, inguruko gazte katolikoen biltzarra
17.03.2023

Gernikan, inguruko gazte katolikoen biltzarra

Bihar -martxoak 18, zapatua- Arratialdeko, Lea-Artibaiko, Busturialdeko eta Durangaldeko gaztetxo eta gazteen eta herrialdeko eskauten taldeetako gaztetxo eta gazteek urteera izango dabe. Biltzarra San Fidel Eleizbarrutiko ikastolan eta Mesedetako Ama ikastetxean egingo da eta, 'Jesusegaz hobe' goiburuaren haritik, 400 gazte inguru batuko dala uste dabe.

Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 17:30ak arte batuko dira EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sareko Gernikako San Fidel ikastolan, bikaritzako topaketaren XVII. ekitaldian, aurton, “Jesusegaz hobe” goiburuaren haritik. 

Egitaraua

Goizeko 10:00etan emongo jako hasiera biltzarrari, San Fidel ikastolan partaidei egingo jaken harreragaz. Ondoren, Eukaristia ospatuko da 10:30etan, Bilboko gotzaina buru dala, Andra Mari eleizan. 

Ondoren, hainbat dinamika eta joko egingo da, adinaren arabera taldeka banatuta, “Jesusegaz hobe” eguneko goiburuaren inguruan. Ordu bietan, bazkaldu egingo dabe (jolastokian eguraldiak lagundu ezkero eta polikiroldegian euria egi ezkero). Musika eta jokoek osatuko dabe arratsaldeko egitaraua. 

Ekitaldiagaz bat egin gura dabenek, erropa egokia, oinetako erosoak, anoraka, kantinplora eta, batez be, beste batzukaz batera egun zoragarria pasatzeko gogoa eroan beharko dabez.