26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Zahartzea, espiritualtasuna eta zentzuzko bizitza” gaiari buruzko berbaldia, VI. bikaritzan
16.03.2023

“Zahartzea, espiritualtasuna eta zentzuzko bizitza” gaiari buruzko berbaldia, VI. bikaritzan

Atzo -martxoak 15, eguaztena-, Marije Goikoetxea Giza Eskubideetan doktore, psikologo eta teologoak berbaldia eskaini eban "Zahartzea, espiritualtasuna eta zentzuzko bizitza" gaiaren inguruan, Areeta-Romo Pastoral Barrutian ospatzen diharduen Garizuma-aldiko ekitaldien barruan. Ehun eta hogei lagun inguru batu zan eta hizlariak bertaratutakoen jakin-mina biztu eta euren arrera erakarri eban. Fernando Marcos parrokoaren esanetan, "ekitaldi hunkigarria izan zan eta partaide askoren esanetan, bizitzako hainbat planteamendu berrikustera bultzatu ebazan".

          Hizlariak azaldu ebanez, ezinbestekoa da aldi guztiak zentzunez bizitzea, gogobetetasuna eta osotasuna sortuz. Zahartzaroan, makaltasuna hiru eremutan agertu daiteke: “nortasun-krisia”, “kidetasun-krisia” eta “burujabetasun-krisia”. Horregaitik -esan eban-, bizitzan etenbarik kokatu beharra dogu.

         

Santa Ana. Areeta

Zentzuzko hiru erantzun be aurkeztu ebazan:

  • Erantzukizuna:  ‘ni’ alderdia, ‘gu’ alderdia barriro eratu eta norbere bizitzarako egitasmoa.

  • Espiritualtasuna: itxaropenari gogor helduz, zerbait ondo atarako dala uste izateaz batera, eta batez be, zerbaitek zentzuna dauala sinistuz, edozein izanda be emaitza.

  • Erlejinoa: zainduta, babestuta sentitu eta, zehatz-mehatz kristau esperientzian, Jesusen bizitzeko eta hiltzeko eredua. Azken batean, konfiantza.

Amaitzeko, Erromatarrei idatzitako gutunaren txatala (8, 38-39) irakurri eta hausnartu eben: “Ze, ondo seguru dakit, ez heriok eta ez bizik, ez aingeruk eta ez goiko beste indarrek, ez oraingok eta ez gerokok, ez ezelako agintek, ez ortziko eta ez lur azpiko indarrek, ez beste izakik, ez gaituana aldenduko Jainkoak Jesu Kristo gure Jaunagan agertu deuskun maitasunetik”.