“Geure ordua da” goiburuagaz, Bilboko eleizbarrutiak deialdia egin dau ardurakidetasunez jokatu eta parte-hartze handiagoko Eleizarantz urratsa emon dagigun.
Prozesu honek aurrera egin badau, beren-beregi honetarako hezitako 180 bideratzaile ingururen laguntzai esker izan da, eurak arduratzen dira-eta parrokia eta Pastoral Barrutietan egiten ari diran entzute-saioak gidatzeaz.
120 lagun sinodoari buruzko batzarretan, Portugaleten
Gurutzetan, Zornotzan eta BIlbon egingo diran saioen aurretik, PBetan egin dira sinodoari buruzko batzarrak, barri emon dogunez. Portugaleten, joan dan asteburuan amaitu dira eta 120 lagunek pate hartu dabe.
azaldu dabenez, “PBko batzordetik gidatu dabe prozesua eta une bitan garatu da: Alde batetik, saio bi ospatu dabez, taldeka banatutako 60 lagun inguruk parte hartuta. Eta, bestetik, bigarren aldia garatu da azken asteburu bietan eta agiri bakunagoaren bidez, domekako Eukaristiako partaideei ospakizunaren amaieran euren ekarpena egiteko aukera emon jake”.
PBko parrokia guztietan osotu dira taldeak sinodo-prozesuagaz bat egiteko eta “sinodo-seneko Eleiza egiten laguntzeari begira, poza emoten deutsena, barritasuna dakartsena eta itxaropena bizten deutsena eskeintzeko”.







