Alkarteko kideentzat egundokoa da barria.
Sor Corona Nieto Barakaldoko zentroko zuzendariak honan azaldu dau: “Guretzat, eguneroko heziketan sartuta gagozanontzat itsas-argia da Sor Maria Troncatti. Santutasuna eguneroko keinuetan egon daitekela erakusten deusku. Horrexetan ahalegintzen gara egunero gure gazteen heziketan”
Bere esanetan: “Ella, que fue enfermera y misionera en la selva, nos recuerda que nuestra misión es sanar, educar y construir paz en nuestro entorno, aquí en Barakaldo. Su canonización es una llamada a renovar nuestra valentía y alegría”.
Historia apur bat
Salestarrek Barakaldogaz daben lotura 1947ko ekainaren 21ean hasi zan. Orduan alkate zan Jose Maria Llanezak gonbidatuta heldu ziran eta “lanbide heziketako jarduera baten hasi ziran. Laster jarri ebezan martxan askotariko ikasketak: sukaldaritza, jantzigintza, eskuzko eta makinazko brodatua, bozeldua, etxeko ekonomia, marrazketa, pintura… goizez, arratsaldez eta gauez”, zentrotik gogoratzen dabenez. Baina, zalantza barik, euren lanaren arima jai-oratorioa izan zan eta domekero “dozenaka gaztetxo eta gaztek arratsalde oso dibertigarriak igarotzen ebazan”.
Hogeta hemeretzi urtez, Foruetako ikastexean, euren lana “guztiz hedatu zan etxeetaraino, parrokiagazko lankidetzan, salestar familian eta herriagazko hartu-emon adeitsuetan”. Industriaren boomaren eta heziketa eskari gero eta handiagoaren eraginez, instalazinoak txiki geratu ziran eta alkarteak erabaki mingarria hartu behar izan eban, eurek kontatu dabenez, “beste etxe bat, beste leku bat bilatu behar izan genduan”. Holan, Zuazo auzoko Begoñako Andra Mari ikastetxean emon eutsen jarraipena euren lanari.
Nor zan Maria Troncatti
Sor Maria Troncatti Cortenon (Italia) jaio zan 1883an eta 1908an egin eban botoen profesa salestar lez. Lehen Mundu Gerran Kurutze Gorrian erizain lez zerbitzatu ondoren, 1922an misiolari bialdu eben Ekuadorreko Amazonaseko oihanera eta shuar alkartearen alde eskaini eban bere bizitza.
Han, “madrecita” bihurtu zan danentzat, osasun arloan, heziketan eta ebanjelizazinoan jardunez. Bakegile nekaezina izan zan eta bitartekotza-lanak egin ebazan shuar eta kolonoen arteko gatazka bortitzetan, bere bizia adiskidetzearen alde eskeintzeraino. 1969an hil zan aire-istripuz.
Kanonizazinoa
Ama Chiara Cazzuola Maria Laguntzailearen Alabak ordinako nagusiak agertu dau kongregazinoaren sentipena: “La canonización de sor María Troncatti es para todas las Hijas de María Auxiliadora una gracia extraordinaria, una llamada a renovarnos para continuar, con valentía y alegría, el camino de santidad que hoy Dios nos pide recorrer”.
Iraganeko santa, gaur egunerako fede, zerbitzu eta bakezko mezuaz. Bere senak bizirik dirau mundu osoko salestar alkarteetan, esate baterako Barakaldon.