23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Sorolla eta erlikiak” erakusketa ikusteko azken egunak
12.01.2024

“Sorolla eta erlikiak” erakusketa ikusteko azken egunak

Urtarrilaren 31ra arte ikusi daiteke "Sorolla eta erlikiak" erakusketa Eleiz Museoan. Aukera ederra da Joaquin Sorolla margolariaren margolan bikain bi ikusteko eta, parean, berrogeta hamar gauzakiren bidez, "artea eta erlijiositatea alkartzen dituan eremuan sartzeko: erlikiak eta erlikia.ontziak", Eleiz Museoko arduradunek azaldu dabenez. Museo honek, Bilboko Arte Ederren Museoaren laguntzagaz, bat egin dau Joaquin Sorollaren heriotzaren (Valentzia, 1863-Cercedilla, Madril, 1923) mendeurreneko jarduerakaz.

Azken egunotan, erakusketa nork bere kabuz bisitatu leike eta, gainera, bisita gidatu bi egingo dira, bihar -urtarrilak 13, zapatua- eta datorren zapatuz, urtarrilak 20. 5 €/lagun bakotxeko. Erreserbak: 94 432 01 25.

Berbaldiak

Erakusketaz gainera, berbaldi bi izango dira:

Otsailaren 1ean, 19:00etan, “Sorolla eta pintura erlijiosoa” gaiaren inguruan jardungo dau Javier Gonzalez  Kontserbazino eta Ikerketarako Bilboko Arte Ederren Museoko koordinatzaileak.
Otsailaren 8an, 19:00etan, “Erlikiak Bizkaian” berbaldia eskainiko dabe Raquel Cilla Lopez Eleiz Museoko bildumaren arduradunak eta  Juan Manuel González Cembellín museo bereko zuzendari teknikoak.