23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Teresiar Instituzinoaren mendeurrena Bizkaian
10.01.2024

Teresiar Instituzinoaren mendeurrena Bizkaian

Aita Santuaren onarpenaren mendeurrena dala-eta, Teresiar Instituzinoak deialdia egin deutse gaur egungo ikasleei eta ikasle ohiei, laguntzaile, senide eta adiskideei, bihar -urtarrilak 11, eguena-, Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioa buru dala, Santiago katedralean 19:00etan ospatuko dan esker oneko Eukaristian parte hartu daien.

Ehun urte daroaz Teresiar Instituzinoak Bizkaian. “XX. gizaldiaren hasieran heziketaren arloan bideak zabaldu ebazan eta emakumeen alde jardun eban” Pedro Poveda abadeak sortu eban. Bizkaian, 2.000 lagun baino gehiago eta euren familiak batzen ditu.

Historia

Pedro Povedak heziketa eta kultur jardueren bidez giza eta gizarte sustapenean konprometitutako laikoez osotutako Instituzinoa sortu eban. Poveda bere sasoiko auziakaz konprometitutako abadea izan zan eta UNESCO erakundeak ‘pedagogo eta humanista’ lez autortu eban. Joan Paulo II.a aita santuak altarara goratu eban 2003an. 

Emakumeak unibertsitatean sartzea izan zan Povedaren egitasmoaren oinarrietako bat, Instituzinoa sortu ebanean, “bakarrik 40 emakume egozalako Estatuan unibertsitatean ikasketak egiten”.

Lehenengo Akademia, Oviedon

Cuevas de Guadixen (Granada) abade lez jardun eta hainbat ekimen sozial eta hezitzaile martxan jarri ondoren, Poveda Covadongara (Asturias) joan zan. Hementxe sortu eban Instituzinoaren lehenengo Akademia 1911an. Gaur egun, 30 herrialdetara hedatuta dago.


1912an, Pedro Povedak hauxe idatzi eban: “Bilbori buruz hainbeste gauza on entzun ondoren, bertan Akademia sortzea bururatu jatan”.

Teresiar Instituzinoarena da Ikasbide itunpeko ikastetxea, Bilboko Simon Bolivar kalean dagoana. 

La Institución Teresiana es titular del Colegio Ikasbide, de Bilbao.