“Danona dan etxearen defendatzaile. Bizi eta lurraldearen defendatzaile. Emakumeak mehatxatutako Amazonasen” goiburua dau gaur arratsaldez ALBOAN nazinoarteko lankidetzarako Euskadi eta Nafarroako GKE jesuitak, besteak beste Bilboko Eleizbarrutiaren laguntzagaz, antolatu dauan berbaldiak.
Esku hartuko dabenak: Maria Teresa Urueña (Bogota, Kolonbia), magister Amazonasen Ikasketetan UNAL, Leticia egoitza, Amazonas. Anitalia Pijachi (Leticia, Colombia), Okaima herriko buruzagi indigena. Sorterriko lurralde, bizi eta hazien defendatzailea. Minerva Vitti (Caracas, Venezuela), kazetari eta ikertzailea gai indigenetan eta ekologian Gumilla Zentroa Fundazinoan eta Lily Calderon (Peruko Amazonas), Eleiz Sare Panamazonikoko (REPAM) Giza Eskubideen Eskolako koordinatzailea: Amazonasen gertatzen diran GGEEen urraketak identifikatzeko eta biktimei akonpainamendua egiteko prozesua.
Izena emoteko, esteka honetan sartu edo honako honegaz batera agertzen dan irudiagaz agertzen dan QR kodeaz baliatu.
AMAZONAS GARA