23-04-2024 Martes, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
02.04.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Atarian dan Aste Santuaren ingurukoak nabarmentzen dira Eleizbarrutiko barriak jasoten dituan Astekoak sail honetan. Prozesinoei, kofradiei, ospakizunei eta kontzertuei buruzkoak jaso dira, besteak beste, web orrialdearen azalean.

Kofradiak eta Aste Santuko ospakizunak

Aste honetan zein aurrekoan, bizkeliza.org web orrialdeak Bilboko kofradien eta kofradiakideen inguruko barriak jaso ditu.

Jakinarazo danez, barikutik hasira 15 prozesinok zeharkatuko dabez Bilboko kaleak. Joan Santuak eleizako prozesinoetako martxen kontzertua be aitatu da.

Gainera, Bilboko Udalbatzak onartutako proposamenaren barri be emon da: Eusko Jaurlaritzari Bilboko Aste Santua Kultur Ondare Immaterial izendatu daiala.

Eleizbarrutiaren kanaletatik bideoan zein audioan eskainiko diran zuzeneko emonaldien artean, Domingo de Ramos eleizkizuna da lehenengoa. Web honek eta bere Youtube kanalak, Radio Popular-Herri Irratiak eta Bizkaia Irratiak zuzenean emongo dabez Pazko Hirurreneko eleizkizunak. On Joseba Segura buru dala ospatuko diran katedraleko eleizkizunak emongo ditu zuzenean web orrialde honek.

Adi, adi, Alkarren Barri!

Aste honetan jakinarazo danez, Alkarren Barri aldizkariaren apirileko alde digitala kalean da. 

Askotariko gaiak -alkarrizketak, lurraldeetako barriak, Ebanjelizatze-egitasmoa…- lantzen dira aldizkariaren 293. alean eta euskarri digitalean bideoak, argazki-bildumak, web orrialdeetarako estekak, e.a., gehitzen dira agerkariak eskaintzen dauan informazinoa osatuz.

EEE, misinoak…

Web orrialdean azaldu danez, Bibloko katedraleko klaustroan EEEEMMen 75. urteurrenari lotutako erakusketa dago jarrita.

Beste alde batetik, jakinarazo danez, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko irakurketari erantzuteko epea luzatu egin da.

Julio Gomezek Bilboko San Frantzisko Xabier parrokian eskainitako berbaldia, Atxuriko Gizakundea eleizan ospatutako “Bilbao Eleiz Artea” jaialdia eta ‘Bizkaia isilik’ ekimenaren eskutik egindako bilkurak be nabarmendu dira web orrialdean.

Angel Romero abadearen heriotzaren barri be emon dau bizkeliza.org orrialdeak. Santurtzin hil da, 88 urte ebazala. Goian bego!

Hauxe da «Astekoak». Eleizbarrutiko asteko barriak minutu baten laburtuta.