“Abian dan Eleizak batez be belaunaldi gazteei eskaintzen deutse arreta” goiburuaren haritik jardungo dau Casadok. Parrokiatik dei egiten dabe berbaldira joateko: “asko aberastuko gaitu; ezinbestekoa da gazteenei arreta eskaintzea eta gazteenez arduratzea”.
GME 2023
Bilboko Eleizbarrutiak Portugalera bidaia antolatu dau uztailaren 26tik abuztuaren 6ra Lisboako ekitaldian parte hartu ahal izateko. Gehiago jakiteko: hemen.
Hurrengo saioa Corpus Christi parrokian
Araceli Ruiz maistra, Filologian lizentziaduna, sindikalista eta Laneko hartu-emonetan graduatuak emongo deutso amaiera aurtengo hitzaldi sailari martxoaren 14an, “Bere iragan patriarkala alde batera itzi eta emakumeak agertzera emoten dituan Eleiza” goiburua dauan berbaldiagaz.