02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Toño Casado Gazteen Munduko Egunaren koordinatzaileak Corpus Christi parrokian jardungo dau arratsaldez
14.02.2023

Toño Casado Gazteen Munduko Egunaren koordinatzaileak Corpus Christi parrokian jardungo dau arratsaldez

Gaur -otsailak 14, martitzena- Bilboko Corpus Christi parrokiak (Poza lizentziaduna, 50) kurtsoan zehar ospatzen diharduan "Jomuga dogun Eleiza" hitzaldi saileko bosgarren berbaldia ospatuko da, 19:30etan. Gaurko saioan, Toño Casado Salamancako abade eta musikagile ospetsuak jardungo dau. Madrileko parrokia baten jarduten dau, gazteen arloan buru-belarri, izan be, aditua da gazteen arlo horretan eta datorren abuztuan Lisboan ospatuko dan Gazteen Munduko Egunaren koordinatzaileetako bat.

“Abian dan Eleizak batez be belaunaldi gazteei eskaintzen deutse arreta” goiburuaren haritik jardungo dau Casadok. Parrokiatik dei egiten dabe berbaldira joateko: “asko aberastuko gaitu; ezinbestekoa da gazteenei arreta eskaintzea eta gazteenez arduratzea”. 

GME 2023

Bilboko Eleizbarrutiak Portugalera bidaia antolatu dau uztailaren 26tik abuztuaren 6ra Lisboako ekitaldian parte hartu ahal izateko. Gehiago jakiteko: hemen.

Hurrengo saioa Corpus Christi parrokian

Araceli Ruiz maistra, Filologian lizentziaduna, sindikalista eta Laneko hartu-emonetan graduatuak emongo deutso amaiera aurtengo hitzaldi sailari martxoaren 14an, “Bere iragan patriarkala alde batera itzi eta emakumeak agertzera emoten dituan Eleiza” goiburua dauan berbaldiagaz. 

Toño Casado